28 gazteren epaiketari erantzunez, desobedientzia ekintza burutu dute ehunka pertsonak igandetik astelehen arratsera Loiolako basilikaren aurrean. Tartean babestu dira astelehen goizean Madrilgo epaiketara aurkeztu ez diren bost auzipetu. Haiek atxilotzeko Angela Murillo Espainiako auzitegi Nazionaleko epaileak emandako aginduari men eginez, ertzaintzak astelehen arratseko 19:10 aldera hasi dira harresia desegiten. Mozorrotuta egon da ordea jendea, eta identifikatzeko banan bana maskaragabetu behar izan dituztenez, hiru ordu iraun du operazioak. Bostak atxilotu eta Madrilera eraman dituzten arren, eskilaretan luze jarraitu dute harresiko kideek. Bertatik zuzeneko jarraipena egin du ARGIAk.
09:00 Topatu.info-ko kideek aurreko egunean Loiolan gertatuaren bideo-kronika egin dute.
Behean, zuzeneko irudiak: Ahotsa.info. Ertzain batek kamera bidali duen arte.
Argazkia: Axier Lopez
Argazkia: Lander Arbelaitz.
Badoazela dirudi #28akEreLIBRE pic.twitter.com/MEJnUGph0M
— beñat libre (@ZumaiaLibre) September 22, 2014
21:15 Lander Arbelaitz: "Ertzaintzaren jarduna. Eredugarria ala gehiegizkoa?".
21:15 Irati Tobarren atxiloketa, herri harresitik atera duten azken auzipetua (@larbelaitz).
Irati Tobar azken auzipetua atxilotu berri dute, #herriharresia amaitzera doa baina inor ez da Loiolatik mugitu pic.twitter.com/9lCiSTPqql
— Axier Lopez (@axierL) September 22, 2014
Irati Tobar arilotu dute, "Irati, herria zurekin" oihu artean. #BasqueResist
— Lander Arbelaitz (@larbelaitz) September 22, 2014
21:11 Lander Arbelaitz: "Barrutik honela ikusten da ertzaintzaren jarduna" (goiko bideoan).
21:05 Ion Telleria Info7n: "Gaur bi harresi eratu dira, ertzaintzak harresitik atxilotuta ateratakoen aurrean jendea biltzen ari baita hauek eramatea oztopatzeko".
Atxilotuetako bat, 58 urtekoa, Zarauzko zipayetxean dago, sudurra apurtuta. #basquesresist #28akerelibre
— Galder Gonzalez (@theklaneh) September 22, 2014
Bi ordutik gora daramatza Ertzaintzak antifazekin jantzitako herri harresia ateratzen. Erdia baino gehiago falta da. pic.twitter.com/tKTKdVvhZ6
— Lander Arbelaitz (@larbelaitz) September 22, 2014
20:43 Julen Mendoza, Errenteriako alkatearen txioa: "nire begirunea modu baketsuan erabaki injustu bat desobeditzen duen jendeari. Denbora alde dute".
20:40 Goiko irudian, harresiko kide bat, kolpatua (via @Karabantxelekoa).
20:33 Lander Arbelaitz: "Ertzaintzaren bortxakeria herri harresiko kideen kontra" (goiko bideoa).
Une honetako irudi hau EHko desobedientziaren historiarako geratuko dela esan daiteke honezkero.Bizitzekoa da gaurkoa pic.twitter.com/9PjeJ5lVTp
— Axier Lopez (@axierL) September 22, 2014
20:10 Jazint Ramirezen atxiloketaren bideoa, auzipetuetan harresitik eramaten lehena (@larbelaitz).
20:10 Ertzaintzak auziperatuetako bat, Jazint Ramirez atzeman du. (goiko argazkia: @larbelaitz). Lander Arbelaitzek txiokatu duenez, harresiko kide batek konortea galdu du ertzaintza ateratzen ari zela.
20:00 Ertzaintza eserita dagoen jendea jotzen, goiko bideoan: @larbelaitz. Ahotsa.infoko kazetari Pituk Info7n adierazi duenez, auziperatuen argazkiarekin antzekotasunik dutenak atxilotzen ari dira, "20 bat badira".
#herriharresia k oso zail jarri dio Ertzaintzari ordubete pasata eskailera bakan batzuk baino ezin izan dituzte hustu pic.twitter.com/7dW8JWlCl2
— Axier Lopez (@axierL) September 22, 2014
Argi eta garbi esango dut: Ertzainak kolpe handiak ematen ari dira nabarmen. #Basqueresist
— Lander Arbelaitz (@larbelaitz) September 22, 2014
Giroa oso bero. Jendea gogor eusten ari da. Kolpeak ere asko. Ezin da jakin nor diren auziperatuak. #BasqueResist pic.twitter.com/CUs7jWEEZH
— Lander Arbelaitz (@larbelaitz) September 22, 2014
19:45 "Lepoan hartu" kantari Herri Harresia (irudia: via @HamaikaTb).
Banan banan ateratzen ari dira. Peluka eta maskara kendu, eta aurpegiak auzipetuen argazki batekin konparatzeko pic.twitter.com/XiQwB47azX
— Axier Lopez (@axierL) September 22, 2014
Herri harresian oraingoz bi zauritu, ertzaina anbulantzian eramana, herritarra atxilotua. #askegunea #28akEreLIBRE
— gorka artetxe (@artetxino) September 22, 2014
Bi lagun aurpegia odoletan ateratzen ikusi dugu, horietako bat atxilotuta eroan dute #basqueresist pic.twitter.com/MVigKEG1Af
— Axier Lopez (@axierL) September 22, 2014
Tentsio oso handia dago. Hainbat kideri kolpe nabarmenak ematen dizkiete. Eleakeko Zigorri, lurrean zutela sudurzuloetan behatzak nabarmen.
— Lander Arbelaitz (@larbelaitz) September 22, 2014
19:30 Indarkeriaren testigantzak.
Bideoa: @larbelaitz.
Ertzaintzak kamarak bota ditu esparrutik eta ongien egiten dakiena egiten hasi da. #BasquesREsist #28akEreLIBRE
— Kattalin Miner (@MinerKattalin) September 22, 2014
19:20 Hainbat hedabidek euren lana oztopatu dutela txiokatu dute, hala nola, Ahotsa.info-k eta Info7-k. (Goiko argazkia via @iontelleria)
Lehenego atxilotua egin du Ertzaintzak eskaileretatik bortizki jaitsiarazi ostean #basqueresist pic.twitter.com/6OFqpKRBuV
— Axier Lopez (@axierL) September 22, 2014
"Denok gara auziperatuak!". Ertzaintzako agenteek ez dakite nor diren auziperatuak, mozorrotuta daude. #BasqueResist pic.twitter.com/n4wnS167Vm
— Lander Arbelaitz (@larbelaitz) September 22, 2014
19:12 Ertzaintza hasi da Herri Harresia desegiten. (Goiko irudia: via @ahotsaInfo)
12:00 Gaurko prestatu duten egitarauarekin aurrera egin dute Askeguneko lagunek. saharari buruzko hitzaldia orain:
Aurrera @AskeGunea ko egitaraua. Saharari buruzko hitzaldia orain #28akeEreLIBRE pic.twitter.com/QtacYNY3sh
— maite bidarte (@maitebidarte) September 22, 2014
11:30 Egunero kontzentrazioak egingo dituzte goizeko 11:30etan eta arratseko 19:30etan.
Euskal gazteria AURRERA! pic.twitter.com/exyJ4Qeeue
— AskeGunea (@AskeGunea) September 22, 2014
11:00 Abokatu batek azaldu dizkie Loiolan bildutako guztiei desobendientzia praktikatzearen alde legal guztiak edozein momentutan gerta litekeenari aurre egiteko.
Atxilotzeko agindua eman duenez epaileak, #herriharresia osatzeko irizpideak azaltzen ari dira #28akEreLIBRE pic.twitter.com/IgGEcTBIOL
— Axier Lopez (@axierL) September 22, 2014
— Axier Lopez (@axierL) September 22, 2014
Gazteek Madrilgo epaiketa eten duten unea, Angela Murillo epailea atzean dutela #28akEreLIBRE @jaloniker 2dz pic.twitter.com/6ThpnStBp8
— Axier Lopez (@axierL) September 22, 2014
10:50 Angela Murillori bizkarra emanda, auziperatuek Madrilgo epaiketa eten dutela jakinarazi dute Loiolan geratu diren gazteek.
Madrilen epaiketa etetea lortu dute gazteek Loiolako #herriharresia prestatzen ari den bitartean #28akEreLIBRE pic.twitter.com/N5jTL5VYzS
— Axier Lopez (@axierL) September 22, 2014
10:30 Prentsaurreko baten bitartez auziperatuek jakinarazi dute Irati Tobar, Jazint Ramirez, Imanol Salinas, Igarki Robles eta Xabier Arina Loiolako Askegunean geratzeko hautua egin dutela, epaituak izateari uko eginez.
09:00 Euria hasi du.
08:00 Jendea esnatzen hasi da eta gosaltzen ari dira.
Ondo gosaldu eta @garanet irakurtzen Basilikako plazan. 10:30tarako Prentsaurrekoa dago deituta. pic.twitter.com/hO4sQJzEMg
— AskeGunea (@AskeGunea) September 22, 2014
23:00 Giro lasaia dago. Batzuek lotara joaten hasi dira, besteak berriketan daude, beste batzuk zaintza lanetan...
Giro lasaia Loiolako @AskeGunea -ko lehen gauean. Batzuk lo, besteak berriketan, batzuk zaintza txamdetan... pic.twitter.com/ZrhTkB0ETr
— Lander Arbelaitz (@larbelaitz) September 21, 2014
22:45 Simulakroa egin dute.
Iratik denoi esker onak eta animoak eman dizkigu. Ez diegu gure gazteak eramaten utziko!! pic.twitter.com/nrrIXq7epa
— AskeGunea (@AskeGunea) September 21, 2014
22:30 Asanbladan irizpideei buruz hizketan ari dira. Ertzaintza etortzeko kasuan nola jokatu eta abar.
Loiolako basilikaren magalean asanblada burutzen ari gara. Nola jokatu, zer egin... ez gaituzte geldituko! pic.twitter.com/MVX7WSUlCu
— AskeGunea (@AskeGunea) September 21, 2014
22:00 Afalordua. Jendea giro lasaiean dago bertan.
21:30 Topatuko kideek eguneko laburpen bideoa egin dute. Ondoren ikusgai.
21:20 Jazint Ramirez auziperatuetako batek hitza hartu du. Egoera azaldu du. Auziperatu batzuk Madrilera joan dira, beste batzuk ez. Bihar goizean jakinaraziko dute nor diren planto egin dutenak. Goizeko 10:00etan hasten denez epaiketa, adierazi duenez, Ertzaintzak orduan jaso dezake agertu ez direnen aurkako atxilotze agindua. Horregatik dei egiten hasi dira etxera lotara joan direnak bihar ordu hori baino lehenago joan daitezen AskeGunera.
Oharra (1) : Gazte batzuk epaiketara joan dira fartsa hau salatzera. #28akeEreLIBRE
— AskeGunea (@AskeGunea) September 21, 2014
Oharra 2: Beste batzuk ez dira joan.10:00etan "busqueda y captura" agindua jaso ta ertzaintza etor daitke. Mesedez lehenago etortzen saiatu.
— AskeGunea (@AskeGunea) September 21, 2014
Oharra 3: Gora Euskal Herria, epaiketa politiko bakoitza geroz eta zailago jarri behar diogu estatuari. Gora desobedientzia! #28akEreLIBRE
— AskeGunea (@AskeGunea) September 21, 2014
20:30 Giro lasaia dago AskeGunean.
Zatoz Loiolako #AskeGunea-ra! #KonponbideariBai! #EpaiketaPolitikorikEz! pic.twitter.com/oyPANNk0sS
— @28akLibre (@28aklibre) September 21, 2014
19:00 Kontzentrazioa basilikaren aurrean, "konponbidea bai, epaiketarik ez" lemapean.
"Konponbidea bai! Epaiketarik ez!" lemapean kontzentrazioa egiten ari dira. #28akEreLibre #AskeGunea pic.twitter.com/Oi76n5thDs
— Lander Arbelaitz (@larbelaitz) September 21, 2014
18:30 Karpa muntatzen amaitzen ari dira, ondoan eztabaidak dirauen bitartean.
Desobedientziari buruzko tailerrean ehunka pertsona eta karpa handiaren muntaketa ia amaituta Loiolako @AskeGunea n. pic.twitter.com/nj6VPNqlbH
— AskeGunea (@AskeGunea) September 21, 2014
18:15 Gazte auziperatuetako batzuk Loiolan geratu diren bitartean, beste batzuk Madrilera joan dira, biharko epaiketara. Hau da bidali duten txioa.
Umore honakin madrilera! #28akeEreLIBRE @28aklibre pic.twitter.com/XbeV3AUR1f
— Julen #28akereLibre (@jzuaznabar) September 21, 2014
18:00 Desobedientziari buruzko tailerra hasi da. Lau izan dira hitza hartu duten partehartzaileak. Ondarruko zubi harresian parte hartu zuen Ibai, Julio Villanueva Mugitu mugimeduko kidea beste hainbat gauzaren artean, Zigor Eleakeko kidea eta Saioa Bilguneko Ferministako kidea.
Desobedientziari buruzko tailerra hasi da. #28akeEreLIBRE #AskeGunea pic.twitter.com/BqaqfoMy9j
— Lander Arbelaitz (@larbelaitz) September 21, 2014
15:30 Karpa muntatuko dute Basilikaren aurreko zabaldian.
Karpa muntaketa hasi da #AskeGunea pic.twitter.com/VtbqbDjvCg
— Eleak Mugimendua (@EleakMugimendua) September 21, 2014
15:00 Bazkaltzen ari dira ehunka pertsona.
Bazkari herrikoia Loiolako #AskeGunea n. #28akEreLIBRE pic.twitter.com/koJiVslISn
— AskeGunea (@AskeGunea) September 21, 2014
Abian da bazkaria Loiolako #AskeGunea-n. Hainbeste jenderentzako egongo ote? ;o) #28akEreLIBRE pic.twitter.com/yX3xNTf4i5
— Topatu.info (@topatuinfo) September 21, 2014
14:30 Lanak banatu eta auzolanean ekin diote bertan bildutako kideek. Batzuk azpiegitura kontuetan, beste batzuek dekorazioa prestatzen, beste batzuek egitaraua lotzen, batzuk aipatzearren. AskeGunea itxura hartzen hasi da.
Pixkanaka itxura polita hartzen ari da Loiolako Aske Gunea pic.twitter.com/Bm6ZEOdh5t
— AskeGunea (@AskeGunea) September 21, 2014
14:00 Bazkaltzeko mahaiak prestatu dituzte..
Bazkaria prestatzen ari gara #AskeGunea pic.twitter.com/C7YaGyCBRv
— Eleak Mugimendua (@EleakMugimendua) September 21, 2014
12:45 Jendea zer gertatuko ikusmiran geratu da. Mikrofonotik adierazi dute auzolanean antolatu behar dela dena eta furgonetak husten jendea lanean hasi da.
12:30 Lehen asanblada egin dute, AskeGunearen funtzionamenduaz irizpideak adosteko. Ehunka pertsona Loiolan.
12:20 Loiolako AskeGunearen sorrerako argazkiak Facebookeko orrira igo ditugu Argian.
12:00 Ehunka herritarren babesarekin 28 gazte auziperatuek adierazi dute batzuek ez direla bihar hasiko den epaiketara joango. Nabarmendu dute "konponbidean aurrera egiteko inolako borondaterik ez eta konponbidean ekarpena egitetik urrun, oztopoak jartzeko hautua egina duela estatu espainiarrak". Auziperatuek adierazi dute epaiketa politikoak gelditzea "justizian oinarritutako demokrazia eta bakea helburu dugun guztion ardura" dela.
Atxilotu zituztenean torturatu egin zituztela gogorarazi dute eta gazte militaten politikoak izaten jarraitzen dutela. AskeGunearen webgunera manifestua igo dute.
AskeGunea osatzera dei egin dute eta prentsaurrekoa amaitu eta berehala auzolanean gunea prestatzen hasi dira.
Loiolako Herri Harresian parte hartzeagatik jarritako zigorra ordaintzea lortu dutela informatu du Eleak-Libre mugimenduak. Esteban Orbegozo azpeitiarrari eta Beñat Hach Embarek ormaiztegiarrari 23.663 euroko isuna jarri zieten eta herriz herri egindako ekimenen bidez... [+]
Loiolako herri harresian atxilotu zituzten Esteban Orbegozo azpeitiarraren eta Beñat Hach Embarek ormaiztegiarraren kontrako epaiketak eta prozesuak eragin dituen gastuei aurre egiten laguntzeko bertso saioa izango da ostiralean, Azpeitiko Gaztetxean. Aitor Bizkarra,... [+]
Euskal gazteriaren aurkako Espainiako Estatuaren errepresioaren erdian, 2014ko irailaren 22an, Loiolako Basilikaren eskalinatan Herri Harresia egin genuen, epaiketara aurkeztu ez ziren bost euskal gazteak babesteko asmoz. Bertan izan ziren, beste ehunka herritarren moduan,... [+]
Esteban Orbegozo eta Beñat Hach Embarek zigortzea erabaki du Gipuzkoako Lurralde Auzitegiak, ertzain bat zauritu izana leporatuta. Dirua biltzeko hainbat ekimen antolatuko dituzte.
Eleak mugimenduak eta Libre dinamikak deituta, ostegunean Donostian epaitzen hasi diren bi lagunei babesa adierazi diete hainbat herritarrek auzitegiaren atarian.
Fiskalak zortzi hilabeteko espetxe zigorra eskatu du bi auzipetuentzat, desobedientzia eta erresistentzia leporatuta. Akusazio partikularrak, ordea, autoritatearen aurkako atentatua eta desobedientzia leporatzen dizkie.
Irailaren 21ean atxilotu zituen Ertzaintzak, 28 euskal gazteren aurkako epaiketara agertu ez eta Auzitegi Nazionalak beren aurka eman zuen atxilotze agindua betez. Angela Murillo epaileak adierazi du ez dutela kartzelan jarraitu beharko epaiketa amaitu arte. Jazint Ramirez,... [+]
400 bat pertsonako herri harresi koloretsuak babestu berri ditu bost gazte Loiolako basilikaren aurrean. Espainiako Auzitegi Nazionalak hauek atxilotzeko agindua emana zuen goiz hartan bertan, orotara 28 gazteren aurka abiatutako epaiketa arbuiatu eta Madrilera joateari uko... [+]
Arratseko 7ak aldera Ertzaintza Loiolako Askegunera zetorrela abisatzeko alarma jo zuenetik, hiru ordu beranduago "gaur guk irabazi dugu" oihuen artean amaitu zen asanbladara arte egindako argazkiak.