argia.eus
INPRIMATU
Loiolako herri harresian atxilotutakoei laguntzeko bertso saioa ostiralean Azpeitiko Gaztetxean
  • Loiolako herri harresian atxilotu zituzten Esteban Orbegozo azpeitiarraren eta Beñat Hach Embarek ormaiztegiarraren kontrako epaiketak eta prozesuak eragin dituen gastuei aurre egiten laguntzeko bertso saioa izango da ostiralean, Azpeitiko Gaztetxean. Aitor Bizkarra, Aitor Salegi eta Nerea Ibarzabal ariko dira kantuan, eta afarirako txartelak Urola Expres eta Orkatz tabernetan izango dira eskuragarri.

Uztarria 2018ko urtarrilaren 30
Bertso afariaren kartela.

Loiolako herri harresian atxilotu zituzten Esteban Orbegozo azpeitiarrari eta Beñat Hach Embarek ormaiztegiarrari elkartasuna adierazteko eta haien kontrako epaiketak eta prozesuak eragin dituen gastuei aurre egiteko bertso saioa izango da ostiralean, Azpeitiko Gaztetxean. 'Loiolakoak libre. Elkartasunetik konpromisora' izenburupean egingo den saioan Aitor Bizkarra, Aitor Salegi eta Nerea Ibarzabal ariko dira kantuan, eta afarirako txartelak Urola Expres eta Orkatz tabernetan izango dira eskuragarri. Landunek 10 euro ordaindu beharko dute sarrera, eta, gainerakoek, 8 euro.

Eleak mugimenduak eta Libre dinamikak deituta, Orbegozok eta Hach Embarekek agerraldia egin zuten joan den abenduan Loiolan, beraien kontrako epaiketa "salatzeko" eta prozesuak eragindako "gastuei aurre egiteko laguntza eta elkartasuna eskatzeko". 25.000 euroko gastuari aurre egiten laguntzeko kontu korronte zenbaki bat ere zabalduta dute: ES 65 3035 0006 84 0060022507.

Albiste hau Uztarriak argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra.