Irailaren 21ean atxilotu zituen Ertzaintzak, 28 euskal gazteren aurkako epaiketara agertu ez eta Auzitegi Nazionalak beren aurka eman zuen atxilotze agindua betez. Angela Murillo epaileak adierazi du ez dutela kartzelan jarraitu beharko epaiketa amaitu arte. Jazint Ramirez, Irati Tobar, Imanol Salinas, Igarki Robles eta Xabier Arina dira gazteak.
400 bat pertsonak osatutako herri harresiak babesturik zeudela atxilotu zituen Ertzaintzak. Hemen bi bideo, lehena AskeGuneak egina, eta bigarrena Topatu.info-k egina.
Albistea osatzen ari gara.