Hiri ekimena aurkeztu dute musikari kataluniarrak 1976ko martxoaren 3ko biktimekiko erakutsi izan duen elkartasuna eskertzeko.
2016an martxoaren 3ko gertaeren 40. urteurrena ospatuko dute eta Gasteizko gizarteko hainbat arlotako pertsonak osatutako hiri ekimen batek egin du seme kuttun izendako proposamena. Gertakari honi buruzko memoria historikoa bultza nahi dutela adierazi dute, eta bide batez, Lluis Llach musikari kataluniarrari eskerrak eman.
Llach Campanades a Morts konposatzen hasi zen hilketak jazo ziren egun berean eta batzuek ezkutatu nahi izan zuten gertaera mundu osora zabaldu zuen.
Gasteizko alkate Gorka Urtaran ostiralean elkartu da hiri ekimen honetako kide batzuekin. Hurbiltasuna erakutsi du 1976. urteko martxoaren 3an gertatutakoa ahaztearen kontra ari direnekin.
Oharra: Albiste hau Alea.eus gunetik ekarria da Creative Commons lizentzia libreei eskre.