argia.eus
INPRIMATU
Protestak Lizarran erditzeak Iruñeko eta Tuterako ospitaleetan egin beharko dituztela jakin berritan
  • Lizarrako García Orcoyen Ospitaleko Ginekologia eta Obstetriziako zerbitzuetan dagoen langile faltagatik, erditze zerbitzua berrantolatzen hasi da Osasun Saila. Bitartean, herritarrek Iruñea eta Tuterara joan beharko dute. 25 erditze aurreikusten dira Lizarra inguruan abendurako.

Izaro Villarreal Lauroba 2023ko abenduaren 07a

Nafarroako Gobernuko Osasun Departamentuak jakinarazi duenez, abenduaren 7tik aurrera, aldi baterako Lizarrako Osasun Barrutiko paziente haurdunak Iruñeko Nafarroako Unibertsitateko Ospitalera eta Tuterako Reina Sofia Ospitalera joan beharko dira erditzera. Lizarrako García Orcoyen Ospitalea berrantolatu egingo da, izan ere, Ginekologia eta Obstetizia Zerbitzua osatzen duten zortzi profesionaletik bost falta dira. Arazoa konpondu bitartean jarraituko du indarrean neurriak.

Ginekologiako zortzi profesionaletik lau bajan daude, bat lanaldi-murriztuan, beste bi lanaldi osoan, eta lanpostu bat hutsik. Baina duela egun batzuk jakinarazitako beste profesional baten bajak eta aste honetan lanera itzultzea aurreikusten zuen beste baja baten mugagabeko luzapenak eragin dute zerbitzua aldi baterako aldatzea, Lizarraldeko “paziente guztien kalitatea eta segurtasuna bermatzeko”, adierazi du Fernando Dominguez Osasun sailburuak. Era berean, “erditzeen arretari ahalik eta azkarren berrekiteko lanean” daudela gaineratu du.

Herritarrek protesta egin dute ostegun goizean Lizarran, azpiko bideoan ikus daitekeenez.