Ostegun honetan egingo da Donostian 111 Akademiak antolatutako Literaturaren bideak etorkizunean jardunaldietako lehen solasaldia, zenbait euskal editoreen parte-hartzearekin. Literaturaren gaur egungo egoeratik abiatuz, analisi orokor bat egin eta etorkizunean aurki daitekeenaren inguruko hausnarketa bat egitea da helburua. Hurrengo hitzorduetan (Bilbo, Gasteiz, Iruñea eta Baiona), idazleak izango dira protagonista. Besteak beste, Gotzon Barandiaran, Irati Jimenez, Aingeru Epaltza, Itxaro Borda eta Iban Zaldua izango dira hizlari. Mahai-inguru guztiak hiriburu hauetako Elkar aretoetan izango dira, arratsaldeko 19:00etan.