argia.eus
INPRIMATU
Literaturak Baionako Euskal Museoa hartuko Maiatzen 29. solasaldietan
  • Baionako Euskal Museoan 19:30etan hasiko dira bihar Maiatz literatur aldizkariaren 29. Solasaldiak. Miren Agur Meabek zabalduko du jardunaldia. Itxaro Bordak elkarrizketa egingo dio jendaurrean.

Gorka Bereziartua Mitxelena @gorka_bm 2013ko maiatzaren 13a
Maiatz aldizkariaren 29. solasaldiak izango dira asteartean eta asteazkenean.

Asteartean bertan, Oier Guillanek Elkartasun basatia poema liburu argitaratu berriko poemak errezitatuko ditu.

Maiatzaren 15ean Pierre Mestrotek Arimen ohoina nobela poliziakoa aurkeztuko du 19:00etan. Aurkezpena bukatzean, mahai-ingurua egingo dute Janbattitt Dirassarrek, Marikita Tambourinek eta Aingeru Epaltzak, “Mmoria nola idatzi” gai gisa jarrita.

Ekitaldia amaitzeko, Sustrai Colina eta Amets Arzallusek bertsotan egingo dute.

Solasaldiekin batera, aldizkariaren zenbaki berria ere aurkeztuko dute, 56.a.