argia.eus
INPRIMATU
‘Literatura-loturak’ emanaldia Donostian, Booktegiren eskutik
  • Euskarazko liburuak interneten doan zabaltzeko proiektuak zuzeneko emanaldi literarioa antolatu du urriaren 9an, Donostiako Koldo Mitxelena Kulturgunean.

ARGIA @argia 2017ko irailaren 28a

Literaturaren esparruko hainbat sortzaileren lanak bertatik bertara ezagutzeko aukera eskainiko du Booktegik urriaren 9an, astelehenarekin. Donostiko Koldo Mitxelenan bederatzi lagun izango dira Literatura-loturak emanaldian: Ane Labaka, Antonio Casado de Rocha, Gari Berasaluze, Gonzalo Etxague, Harkaitz Cano, Mikel Martinez, Patxo Telleria eta Uxue Alberdi; moderatzaile lanetan Leire Palacios ariko da.

Antolatzaileek azaldu dutenez ipuinak, sonetoak, bakarrizketak eta bertsoak entzun ahal izango dituzte bertaratutakoek, besteak beste. Emanaldia arratsaldeko 19:00etan hasiko da.

"Guztion liburuak, guztiontzat", hori da Booktegi-ren leloa, euskarazko liburuak doan deskargatzeko plataforma. Mota guztietako liburuak aurki daitezke bertan, eta atariak jarritako baldintza irekiak betez gero, deskargatu eta zabaltzeko aukera dago.

Horrez gain, e-posta zerbitzua ere badute azken nobedadeen berri emateko, eta noizean behin idazleen eta sortzaileekin multimedia elkarrizketak plazaratzen dituzte.