argia.eus
INPRIMATU
Listu bidezko PCR probak egiten hasiko da Osakidetza
  • Besteak beste, ahotik eta sudurretik laginak hartzeko zailtasunak dituzten pertsonekin erabiliko dituzte.

Ixone Arana @ixonearana1 2021eko maiatzaren 06a

Osakidetza SARS-CoV-2 birusa detektatzeko listuzko probak erabiltzen hasiko da. Gotzone Sagarduik, Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuak proba mota honek fidagarritasun handia daukala adierazi du. Listuaren teknika arnasbidetik laginak hartzeko zailtasuna dute pertsonetan erabiliko da gehienbat. Pazienteak ontzi batean bota beharko du listua.

Osasun sailburuak Eusko Legebiltzarrean egindako agerraldian azaldu duenez, listuaren bidezko testak PCR eta antigeno proben osagarri izango dira. “Ohiko probak bezain eraginkorra, baina askoz errazagoa”. % 90eko fidagarritasuna daukate probek eta sudurretik eta ahotik egiten diren probak baino “erosoagoak” direla esan du Sagarduik.

Sagarduik jakinarazi duenez, test hau ikastetxeetan, osasun-zentroetako eta zentro soziosanitarioetako egoiliarretan edo infekzio arriskuan egonik, agerraldiak kontrolatzeko behaketa errepikatuak edo seriatuak egin behar diren egoeretan erabiltzea gomendatzen dute.