argia.eus
INPRIMATU
Liburuak eskubidea direlako, “Library for all”
  • Munduan irakurtzen eta idazten ez dakiten 250 milioi ume inguru daude. Ikerketek diotenez, diru-sarrera baxuak dituzten herrialdeetako umeek irakurketa eta idazketako oinarrizko nozioak menperatuko balituzte Lehen Hezkuntza bukatzean, 171 milioi pertsona pobreziatik irtetea posible izango litzateke.

Judith Perez @judyjudd 2014ko ekainaren 05a
Hezkuntza edonoren esku egotea posible egiten du \"Library for all\"ek

Garapen bidean dauden herrialdeetan hezkuntzako edukiak edonoren esku egotearen helburuarekin “Library for all” plataforma sortu da. ‘Online’ liburutegi bezala funtzionatzen duen aplikazio bat da, eta digitalizatutako liburuak eskaintzen ditu kostu baxuko mugikor, tablet eta ordenagailuetan kontsumitzeko.

Garapen bidean dauden herrialde askotan telefono mugikorra da hezkuntzako edukiak kontsumitzeko bide nagusia. Izan ere, liburudenda gutxi eta banaketa sistema ahula dute eta zaila izaten da liburu fisikoak eskura izatea. “Library for all” proiektuaren bultzatzaileen ustez “mugikorraren bidez pertsona askok hezkuntza hobea izan dezakete”

“Library for all”  Kickstarter webgunean egindako kanpaina bati esker finantziatu ahal izan da. Sortzaileek liburutegia handitu nahi dute orain, eta horretarako eduki hornitzaile gehiagoren bila ari dira.

Ingelesez dagoen bideo honetan proiektuaren nondik norakoak azaltzen dituzte “Library for all”-en sortzaileek: