argia.eus
INPRIMATU
Mugikortasuna EAE osora zabaldu da asteartean
  • Martxoaren 5ean, ostirala, LABIk izandako bileran udal konfinamendua bertan behera uztea erabaki zuten. Martxoaren 9tik aurrera Bizkaia, Gipuzkoa eta Araban mugikortasuna librea da. Gainerako neurriek indarrean jarraituko dute.

Ixone Arana @ixonearana1 2021eko martxoaren 08a
Argazkia:Daniel Lobo/ Flickr

Martxoaren 9tik aurrera Euskal Autonomia Erkidegoan inolako murrizketarik gabe ibiltzea baimenduta dago. 500 kasutik gorako intzidentzia-tasa metatuaren erreferentzia ezabatu egin da udalerriko murrizketak zehazteko eta lan eskaintza publikoak egiteko eta astialdiko jarduerak martxan jartzeko ebazpena gehitu dute.

Neurri berriak eta orain arte indarrean egondakoak batuko dituen dekretua astelehenean argitaratu da, martxoak 8. Ostiraleko bileran, gainontzeko neurriak luzatzea erabaki zuten. Iñigo Urkullu EAEko lehendakariak oraindik ez dela deseskaladarako unea eta kontu handiz ibili beharra dagoela adierazi zuen bileraren osteko agerraldian.

Indarrean jarraitzen duten neurriak:

- Gehienez lau pertsonako taldeak.

- Etxeratze agindua, 22:00etatik 06:00etara.

- Merkataritza eta kultur jarduerak 21:00etan bukatu.

- Ostalaritza 20:00etan itxiko da eta goizeko 06:00ak arte ezingo dute ireki. Terraza zerbitzua %100koa izan ahalko da, baina barruan %50 baino ez.

150 m²-tik gorako merkataritza-establezimenduetan %40ko edukiera eta %60koa 150 m²-ra arteko azalera dutenetan.

- Gehieneko edukiera mugatuta kultur zentroetan, %35.

- Musika emanaldiak bertan behera.