argia.eus
INPRIMATU
Libre utzi dute Stytianos Messinezis, Sara Majarenasen alaba hiltzen saiatu zen gizona
  • Baldintzapean libre da otsailaren 15etik duela bi urte Sara Majarenasen alaba Izar hiltzen saiatu zen gizona: Stytianos Messinezis. Berriak eta Naizek jakinarazi dutenez, Picassent-eko (Herrialde Katalanak) instrukzio epaitegian asteazkenean berriz bista bat izango dute erabakitzeko akusatuak libre jarraituko duen ala bere aurkako prozesua amaitu arte espetxean izango den.

ARGIA @argia 2019ko otsailaren 19a
Sara eta Izar aske uzteko kanpaina egin zuten herritar ugarik.

Epailearen ustez behin behineko espetxealdia "oso salbuespenezko neurria da" eta horregatik askatu dute. "Instrukzioa denboran luzatu egin da Epaitegi honi egotzi ezin zaizkion kausengatik. Nahiz eta ardura duten organismo eta erakundeei gogorarazpenak egin, ez ditugu jaso eskatutako informe perizialak jaso".

Hainbat neurri hartu ditu epaitegiak. Akusatuak egunero Picassent herriko guardia zibilaren komisaldegira joan beharko du eta astelehenero bertako epaitegira. Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan sartzea, egotea edo bizitzea debekatuta du, baita Majarenas eta Izarren etxe, lantoki, eskola edo senideen etxeetatik 2.000 kilometro baino gehiago hurbiltzea ere. Hau betetzen duela ziurtatzeko, Messinezis eta Majarenasi kontrol telematikoko eskumuterrokoak jarri dizkiete. Ertzaintzako agenteek Izarri jarraipena egiten diote.

Izar hiltzen saiatu zen

Stytianos Messinezisek bi labankada eman zizkion bi urteko Izarri bizkarrean 2017ko urtarrilean. Berak aitortu zuen alabari egindakoa bere burua polizia-etxean aurkeztu zuenean. Alaba hil zuela adierazi zuen, baina anbulantziak eta polizia bere etxea joandakoan, Izar larri baina bizirik zen. Ospitalean operatu ostean, larri egon zen zainketa intentsiboetako unitatean.

Mobilizazio handiak egin ziren Sara eta Izarren hurbiltzea eta kaleratzea eskatuz. 2018ko apirilean askatu zuten.