Ehunez gora lagun bildu da Baionako komisaldegi aitzinean Gorka Arizaga LAB sindikatuko kideari elkartasuna adierazteko. Goizean Lauga ikastetxean izandako blokeoaren harira, ikastetxera bidegabeki sartu izana eta bertan izandako andeatzeak leporatzen dizkiote.
Goizean atxilotu dute Gorka Arizaga LAB sindikatuko kidea, pentsio sistemaren erreformaren kontrako Baionako manifestazioan. Ordu batzuk lehenago, Lauga ikastetxean izandako blokeoaren harira, ikastetxera bidegabeki sartu izana eta bertan izandako andeatzeak leporatzen dizkiote. Epaile baten aitzinetik pasa beharko du ondoko egunetan.
Ehundaka lagun batu dira Baionako komisaldegi aitzinean elkartasuna adierazteko. LAB, Solidaires baita CGT sindikatuak egon dira bertan, sostenguz. Elkartasun mezuak eta elkarretaratzean islatu aniztasuna eskertu ditu Arizagak. Atxilotua askaturik, manifestazioa egin dute Baionako karriketan gaindi.
Goizean pentsio erreformaren kontrako manifestazioan atxilotu @LAB_ieh - ko kidea atera da Baionako komisaldegitik, epailearen aitzinetik pasa beharko du ondoko egunetan. Sostengu elkarretaratzea manifestazio bihurtu dute. @argia pic.twitter.com/3k8iODCFQU
— Jenofa_B (@Jenofa_B) December 19, 2019
Tren gidaria da Arizaga eta abenduak 5az geroztik dabil greban erreformaren aurka. Borroka hau irabazteko "presioa" eta "mobilizazioak" areagotu behar direla dio.