argia.eus
INPRIMATU
Libiatik datozen itsasontziak hondoratzea aztertu du EBk Wikileaksek filtratu duenez
  • Europar Batasunak Libiatik pertsonekin datozen itsasontziak hondoratzea aztertu du Wikileaks plataformak azaleratu duen dokumentu sekretu baten arabera. Portuetatik atera aurretik barkuak erasotzea da 28 herrialdetako militar buruek proposatutakoa.

Igor Agirre @igoragirre 2015eko maiatzaren 28a
28 herrialdeek dei efektua ez dutela sustatu behar dio dokumentuak. (Argazkia: blog.acuerdo.us).

Dokumentua EBko Politika eta Segurtasun Komitearen eskariz idatzitako “gomendio militarra” da. Militar buruen ustez, misio horretarako “EBko herrialdeen eta beren kolaboratzaileen segurtasun, inteligentzia eta informazio guztia beharko lirateke”. Operazioak “nazioarteko giza eskubideak errespetatuz” egin behar direla zehazten dute, Infolibrek jaso duenez.

Militar europarrak borroka egoeren aurrean egon daitezkeela aurreikusten dute EBn, “bereziki abordaietan eta seguruak ez diten kosten inguruan”. Operazioak urtebete iraungo duela finkatzen dute txostenean.

28 herrialdeek dei efektua ez dutela sustatu behar dio dokumentuak: “Informazio estrategiak iradoki beharko luke helburua ez dela immigranteak itsasotik erreskatatzea, immigrante trafikatzaileen negozioarekin amaitzea baizik”.