argia.eus
INPRIMATU
Libia ekialdeak autonomia deklaratu du
  • Cyrenaicak, Libia ekialdeko eskualdeak, autonomia –hedabide batzuek "erdi-autonomia" terminoa erabili dute– deklaratu du, atzo Benghazi hirian egindako kongresu baten ostean. Tribuetako buruek eta milizietako komandante ugarik parte hartu zuten kongresuan.

2012ko martxoaren 07a
Benghaziko kaleak, otsailean, Libiar iraultzaren urteurrenean.

Kongresuaren antolatzaileek adierazi dutenez, hainbat hamarkadatan –Muammar al Gaddafi boterean egon zen urteetan– Cyrenaica alde batera utzia izan da, eta bada garaia berari dagozkion kontuetan erabaki ahal izateko.

Sirte hiriaren eta Egiptoko mugaren artean zabaltzen da Cyrenaica, eta han daude Libiako petrolio-hobien %66. Bere Parlamentua sortu nahi du, baita Finantza, Defentsa eta Petrolio Ministerioak ere.

Trantsizioko Kontseilu Nazionala Cyrenaicaren autonomiaren aurka azaldu da, herrialde osoaren zatiketa ekarriko duelakoan.