argia.eus
INPRIMATU
LGTB+fobiak “hiltzen duela” salatuko dute Homofobiaren eta Transfobiaren Aurkako Egunean
  • Adierazpen askatasuna baino gehiago aldarrikatuko dute LGTB+ kolektiboetako kideek bihar, maiatzaren 17an. Besteak beste, bizitzeko eskubidea aldarrikatuko dute. Izan ere, adierazi dutenez, LGTB+fobiak "hiltzen gaitu". 

Uriola.eus @uriolaeus 2017ko maiatzaren 16a

Maiatzaren 17an Homofobiaren eta Transfobiaren Aurkako Nazioarteko Eguna da. Eta egun hori aukeratu zen, hain zuzen 1990eko maiatzaren 17an erabaki zuelako Osasunaren Mundu Erakundearen Batzar Nagusiak (OME) homosexualitatea gaixotasun mentalen zerrendatik ateratzea. 

Egun horren helburu nagusia da edonolako ekintzak koordinatzea homosexualek, lesbianek, bisexualek eta transexualek jasaten duten diskriminazioa salatzeko eta haien eskubideek mundu osoan aurrera egiteko.

Aurtengoan, LGTB+ kolektiboko kideek jasan dituzten irain, mespretxu eta erasoak direla eta, leloa gogortzea erabaki dute manifestazioko deitzaileek. "Ez da adierazpen askatasuna. LGTB+fobiak hiltzen gaitu", salatu dute. Mezu hori izango du hain zuzen ere bihar, maiatzak 17, Moyua plazatik 19:30ean abiatuko den manifestazioak. 

Albiste hau Bilboko Uriolak argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra