argia.eus
INPRIMATU
LGBTek jasan laneko diskriminazioak zigortzearen alde agertu da AEBetako Auzitegi Gorena
  • Erabakia "historikotzat" eta "garrantzitsutzat" jo dute LGBTen eskubideen aldeko militanteek. Orain arte, 1964ko lege batek zigortzen zituen sexu bereizkeriak, baina hainbat auzitegiek ez zuten gay, lesbiana zein transgeneroei bideratzen legea.

ARGIA @argia 2020ko ekainaren 16a

AEBetako Auzitegi Gorenak argiki zehaztu du lan arloko sexu bereizkeriak zigortzen dituen legeak guztientzat balio duela –izan heterosexuala zein LGBT–. Erabakiaz poztu dira LGBTen eskubideen alde dabiltzan militanteak, epaia "historikotzat" eta "garrantzitsutzat" joz. Hain zuzen, orain arte 1964ko lege batek lan arloko sexu bereizkeriak zigortu arren, auzitegi askok gizon eta emakumeen arteko harremanei mugatzen zuten legea –ez zuten genero identitateagatik edota sexu orientazioagatik jasan diskriminazioentzako aplikarazten–. AEBetako Auzitegi Gorenaren epaiari segi, ezingo dute gehiago justizia bereizkeria hori bideratu.

Donald Trumpek izendaturiko Neil Gorsuchek zein John Roberts instituzio horretako presidenteak epaiaren alde egin izanak harridura eta poza sortu ditu LGBTen artean. Hain zuzen, biak dira kontserbadoreak eta ez zuten horrelakorik espero. Homosexualak izateagatik, Donald Zarda eta Gerald Bostockek jasan lan arloko diskriminazioek baita transgenero izateagatik Aimee Stephensek jasandakoek ere dute AEBetako Auzitegi Gorenaren epaia ondorioztatu.