argia.eus
INPRIMATU
Lenkera, guernseyera eta hokkienera hizkuntza gutxituez arituko dira Oihaneder Euskararen Etxean
  • Hizkuntza gutxituen zikloan aragoiera, katalana eta Irlandako gaelera ezagutzeko aukera ere izango da.

ARGIA @argia 2016ko irailaren 20a
El Salvadorren eta Hondurasen hitz egiten zen lenkera. Argazkia: lenguasdehonduras.blogspot.com

Bigarren aldiz Gasteizko Oihaneder Euskararen Etxeak Hitz Adina Mintzo zikloa antolatu du. Ondokoak dira aztertuko dituzten hizkuntzak eta hizlariak:

Hego Amerikako hizkuntzak (Hizkuntza Biziberritzeko Estrategiak Aditu Tituluko kideak). Urriak 19.

Katalana (Jordi Serra, euskara irakasle kataluniarra). Azaroak 23.

Aragoiera (Iris Orosia, hizkuntza ekintzailea eta ikerlaria). Abenduak 21.

Guernseyera, Guernsey uhartea (Julia Sallabank, hizkuntza gutxituetan aditua). Urtarrilak 18.

Irlandako gaelera (Patrick Carlin, Ipar Irlandako soziolinguista euskalduna).Otsailak 15.

Lenkera, Erdialdeko Amerika (Alan King hizkuntzalaria, itzultzailea eta euskalaria). Martxoak 15.

Hokkienera, Asiako hego-ekialdea (Sim Tze Wei, hizkuntza ekintzailea). Apirilak 26.

Zikloaren aurkezpen ekitaldian Carme Junyent hizkuntzalari katalanak Nola akatzen dira hizkuntzak hitzaldia eskaini du. Berari egindako elkarrizketa aurki irakurri ahalko duzue ARGIA astekarian.