argia.eus
INPRIMATU
Lemoizko zentral nuklearraren lurrak Eusko Jaurlaritzaren esku utziko ditu Espainiako Gobernuak
  • Zentral nuklearraren instalazioetan arrain-haztegi bat egiteko interesa dute hiru inbertsio-taldek, Arantxa Tapia Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun sailburuak baieztatu duenez.

Hiruka .eus 2019ko urtarrilaren 22a

Espainiako Gobernuak 2019rako egindako Estatuko Aurrekontu Orokorrak aurkeztu ditu urtarrilaren 14an Diputatuen Kongresuan. Bertan jasotzen duenez, Eusko Jaurlaritzaren esku utziko ditu Lemoizko zentral nuklearraren lurzoruak. Ogasun ministroak Kongresura eroan du proiektua, eta otsailaren 13an egingo dute lehen bozketa.

Lemoizko zentral nuklearraren instalazioetan arrain-haztegi bat egin gura du Eusko Jaurlaritzak. Guztira, 69.784 metro koadroko eremua da, azpiegiturak ur hartuneak ditu, eta Aztik egindako ikerketa baten arabera, posiblea da zentralaren instalazioak birmoldatzea eta bertan ganbak, otarrainxkak, erreboiloak, mihi-arrainak, izokinak eta amuarrainak haztea.

Albiste hau Hirukak argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra.