argia.eus
INPRIMATU
Lemoiz ireki gabe geratu zen, baina hormigoiz beteta
  • Zentral nuklearra egin zuten lurren jabetza euskal erakundeei itzultzeko eskatuz mozioa aurkeztuko du asteartean EH Bilduk Lemoizen. Herritarrek parte-hartze prozesu bidez lur horietan zer proiektu egin erabakitzeko aukera emateko puntua ere sartu dute mozioan.

Itsaso Zubiria Etxeberria 2017ko ekainaren 20a
(Argazkia: Jose A. Solis).

Espainiako Aurrekontu Orokorrak onartzeko EAJk PPrekin sinatutako akordioko puntuetako bat da Lemoizko zentral nuklearreko lurren jabetza euskal erakundeei bueltatzea. Mozioan eskatuko dute lehenbailehen egiteko jabego aldaketa hori, eta Lemoizko Udalaren, Bizkaiko Foru Aldundiaren eta Eusko Jaurlaritzaren esku uzteko orubearen eta eraikinen kudeaketa eta finantziazioa. Horrez gain, bertan egingo dena erabakitzeko hainbat eragileren parte-hartzea proposatuko dute.