Lekuek festibala ospatuko da martxoaren 3tik 11ra, Gernikako hainbat espaziotan. Bosgarren edizioa da aurtengoa, eta antolatzaileen hitzetan “eklektikoa, irekia, horizontala eta merkatuaren logika nagusietatik kanpo dagoen” festibala da.
Bertako musikariak izango dira protagonista, eta kontzertuez gain, beste hainbat emanaldi ere antolatu dituzte. Egitaraua eta informazioa www.gernikakolekuek.com webgunean ikusgai izango da, eta sarrerei dagokienez, hainbat gunetan salgai egoteaz gain, webgunetik ere eskura daitezke.
Jarraian egitarau osoa