argia.eus
INPRIMATU
Lekeitioko Kaxarrankan emakumeak lehen aldiz
  • Euskal dantza ezagunenetako batean emakumeek parte hartu dute aurten lehen aldiz: San Pedro egunez Lekeition egiten den Kaxarrankan. Kaxa eramaten lagundu dute eta arraunlari gisa ere atera dira plazara.

ARGIA @argia 2017ko ekainaren 30

Arrantzaleen patroi nagusiari egiten zaion ohorezko dantzan emakumeak ere protagonista izan dira Lekeition. Asier Uskola dantzan aritu da beste behin Sanpedropean eta kofradia aurrean irrintzi artean, baina aurten emakumeek ere lagunduta, arraunlari gisa ondoan izan baititu arraunak eskuan.

Kaxa eramaten ere lagundu dute emakumeek, Potxuak Martxan taldeak zabaldutako argazkietan ikus daitekeenez:

Ondoren Andrazkoen aurreskua egin dute Etorkizuna dantza taldearen eskutik.