argia.eus
INPRIMATU
Lekeitioko 37. Euskal Zine Bileran, inoiz baino film gehiago
  • Azaroaren 23tik 29ra izango da Lekeition, euskara hutsez egiten den zine jaialdi bakarraren 37. edizioa.

Malen Aldalur Azpillaga @malenaldalur 2014ko urriaren 30
Euskal Zine Bileraren sari banaketa. (Argazkia: Euskal Zine Bilera)

Inoiz baino parte hartze handiagoa izango du. 59 film aurkeztu dira eta horietatik 48 aukeratu dituzte: 30 lan amateur eta 18 lan profesional.

Honakoak izango dira epaimahaiko kideak: Juan Bautista Berasategi, Edurne Gonzalez, Ramon Agirre, Mikel Losada eta Kontxa Elorza.

Lehiaketaz gain, aurten zinemagintzaren inguruko jardunaldiak eskainiko dituzte azaroaren 29an: “Euskal zinemaren kaia izan nahi genuela adierazi genuen urte hasieran. Lehiaketa izateaz gain, bileraren alderdia indartu behar dela uste dugu”, esan dute antolatzaileek.

Egitasmoak betiko bi helburuei eustea nahi dute antolatzaileek: batetik, euskarazko lan amateurrak saritu eta bidea egiten lagundu, eta bestetik, euskarazko zinemagintza profesionalaren bilgune izan.