Baztango gazte talde batek Lekarozko kanpuseko “hizkuntza murgiltze zentroa” delakoa okupatu dute etxebizitza arazoari irtenbide bat emateko eta espazioa eskaintza sozial eta kultural zabal batekin bete egin nahi dute.
"Guk paraje honetako izen zaharra berreskuratu eta Abeltegia deituko diogu, eraikin hau eraiki aitzinetik, hala baizen, monasterio zaharreko abeltegia". Hola bataiatu dute Baztango gazte talde batek berriki okupatu duten Lekarozen Nafarroako gobernuarena den eraikina. UPNren gobernuak 2012an hizkuntz murgiltze zentroa izateko ireki behar zuen. Red Leaf enpresak kudeatu behar zuen, baina azkenean atzera egin zuen, eta ondoren Vaughan Systems enpresak Nafarroako gobernuarekin eraikina kudeatzeko akordioa sinatu zuen, baina gero hauek ere atzera egin zuten eta geroztik itxita egon da, eta salmentan. 5,4 miloi euro eskatzera iritsi da Gobernua, baina ez dute saldu, eta orain bertze erabilpen bat ematea erabaki du gazte talde honek.
"Gazteek Baztanen etxebizitza duina eskuratzeko dugun arazoek eragin dute eremu honi gure izaera propioz arnasa emateko nahia eta konbentzimendua. Horrela, bizitza emanen diogu sos nahikeriak sekula sortzen utzi ez dion leku honi.
Gure soldata prekarioek eta diru ahalmenak alde batetik eta etxebizitzen errenta tasek bertze aldetik ez dute Baztango gazteriaren zati handi baten errealitatearekin bat egiten", salatu dute ohar batean.
Etxebizitza eskubidea aldarrikatzeaz gain, nafarrek pairatzen duten prekarietatearen aitzinean horrelako azpiegitura duen eraikin bat hutsik egotea "lotsagarria" dela salatu nahi dute. 3000m2 egoitza da, bulego eta ikasgelekin eta 46 logela baino gehiago ditu.
Espazioa ezagutzeko asmoa duena gerturatu daitekela ere azpimarratu dute. "Ateak lotsarik gabe edekiko ditugu", ziurtatu dute, eta ondoko hilabeteetan eskaintza sozial eta kultural zabala prestatzen ahaleginduko direla aipatu dute. "Jende guztiari gonbita luzatzen diogu hemendik, antolatuko ditugun ekimen, ikastaro eta afera guztietara". Azken finean, eraikina nafar guztiena dela gogoratu dute: "Nafarroako Gobernuak bere garaian nafarren sosarekin egindako inbertsio astoarekin gelditu den etxe huts honi bizitza ematera etorri gara. Lekarozko Abeltegiko ateak edekiak baitira denek ordaindu dugun heinean".
Albiste hau Ahotsa.info-k argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra
Bertan behera geratu da Barakaldoko epaitegian egingo zen Sastraka Gaztetxeko bederatzi kideren aurkako epaiketaren ahozko saioa. Akusatuen defentsak egozten zaien okupazio delitu arinaren preskripzioa planteatu du, eta Fiskaltzak karguak erretiratu ditu.
Urtebetez egon da Gasteizko Alde Zaharreko frontoi okupatua itxita, 2023an kazkabar ekaitz batek teilatua apurtu ostean. Pozik daude pilotalekua kudeatzen duen Txapa Ahotsa asanbladako kideak, konponketa prozesuak erakutsi dielako pilotalekua “espazio garrantzitsua”... [+]
Dutxa Etxea zena 2013an itxi zuten Javier Marotoren alkatetza garaian, “integrazio arazo bat” zela argudiatuta. Uztailaren 22an auzoko zenbait eragile eta bizilagun Alde Zaharreko lokalean sartu ziren Herri Labanderia izeneko garbitegia martxan jartzeko. Udaltzaingoa... [+]
Bilboko AZET plataformak pisu turistiko bat okupatu zuen atzo, auzoaren turistifikazioa salatzeko.
Lokalaren jabeak eta Ertzaintzak desalojatu eta hesitu egin dute Jardun Koordinadorak maiatzaren 1ean okupatu zuen Kantauri espazioa. Jauregi Jenerala kalean dago lokal hori, eta bi hilabetez egon dira Jardun Koordinadorako kideak bertan, hainbat gorabehera izan badituzte ere.
Iaz, Señora Sariketa irabazi zuenean, Maider Arregik “inporta zaizkion jendea eta kausak” aipatu nahi izan zituen agurrean: “Infernu auzokoak, bollerak, marikak, AHTren kontra dabiltzan lagunak, okupazioaren aldekoak…”. Horiek denak eta... [+]
Zazpi urtetik gora okupatuta eman ondoren hustu egin dute Aiztogile kaleko 92. zenbakia.
'Desokupa kanpora' lelopean, elkarretaratzea egin dute larunbatean, etxebizitzaren aurrean.
Apirilaren 18rako zegoen ezarrita desalojoa, eta lurrak defendatzeko asmoz bertaratu ziren hainbat pertsona. Ertzaintza, baina, ez zen joan, eta auzitegiek jakinarazi dute atzeratu egin dutela huste saiakera. Desalojoa gelditzea lortzen duten bigarren aldia da.
Berangoko Otxantegiko nekazal lurrak modu kolektiboan lantzen bi urte eman ditu proiektu agroekologikoak, baina desalojo agindua dute apirilaren 18rako. Kanporatzea gelditzea lortu zuten iaz, eta berriro ere lortuko dutelakoan, gosari herrikoia deitu dute egun horretarako... [+]
Apirilaren 13an Berangoko Otxantegi Herri Lurra proiektuaren II. urteurrena ospatuko dute. Apirilaren 18an ordea bigarren desalojo saiakeraren mehatxua izango dute gainean.
Zestoako Gaztetxearen kontrako prozedura judiziala mantentzen du Elizak: asteazken honetan izango da epaiketa. Aurreko ostiralean, Gaztetxearen aldeko elkarretaratze bat izan zen Donostiako Artzain Ona katedralean.
Gipuzkoan, 700 apostasia eskaera baino gehiago lortu dituzte Zestoako Gazte Asanbladak eta Langile Kontrolpeko Espazioen Defentsa Komunitateak. Bihar protesta bat egingo dute Donostiako Artzain Ona katedralean, aurrera baitoa Gaztetxearen kontrako prozedura: hilaren 24an... [+]
Lurrak espekulaziorako eta dirua egiteko helburu bakarrarekin darabiltzaten jabeak badira Euskal Herriko hamaika txokotan; horren adibide nagusi izan dira azken urteotan Arbonako, Senpereko eta Kanboko esperientziak. Baina Hego Euskal Herrian ere badira antzeko kasuak; Uribe... [+]