Astearte goizean, ikastetxeetan sartzeko orduetan, Espainiako armadako soldaduek herriaren erdigunea hartu egin dutela salatu du Leitzako Udalak.
Udalak ohar batean aditzera eman duenez, maniobra militar hauek egin ditu armadak horretarako baimenik izan gabe. Oinez, kamioiez eta beste ibilgailu batzuetan ibili dira hara eta hona, "ongi armatuta". Honen aurrean Mikel Zabaleta alkateak hauxe esan du: "Gauzak horrela, Leitzatik eta Euskal Herritik joateko exijitu nahi diogu Espainiako armadari. Hemen ez dute tokirik euren gerra-jolasek. Gainera, egun Euskal Herrian bizi dugun egoera politiko itxaropentsuan ez dago inondik inora justifikatuta euren presentzia militarra".
Albiste hau Euskalerria Irratiak argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra