Guardia Zibilak 21 urteko gazte leitzarra inputatu du, bideo parodia batean terrorismoa gorazatzeaz akusatuta. Bideoko protagonista “ETAren aldeko pintadak” egiten agertzen dela argudiatuta atxilotu du poliziak. “Zakarrak botatzen” izenburupean, Leitzako Atekabeltz gaztetxeak antolatutako film laburren lehiaketako irabazlea da bideoa.
Guardia Zibilak azaldu du duela gutxi antzeman zuela sarean Leitzako segurtasun indarren presentzia parodiatzen duen gazte-taldearen bideoa, Naiz-ek azaldu duenez. Bideoan "Amnistia" eta "Gora E" pintadak egiten ditu gazte inputatuak, azken hau amaitu gabe. Guardia Zibilak dio, geroago “Gora ETA eta Askatasuna” irakur zitekeela horma berean.
"Zakarrak botatzen"