Leitzako ‘Aldatzea komeni’ nagusitu da 2018ko Bardoen finalean

  • Lekunberriko Toki Alai sagardotegian jokatu da 2018ko Bardoen finala, ia 200 entzuleren aurrean. Leitzako 'Aldatzea komeni', Baztan eta Malerrekako 'Addams familia' eta Lesakako 'Unibertsolariak' taldeak aritu dira kantuan, giro ederrean. Azkenean, Leitzako taldearentzat izan da sari nagusia.
Artikulu hau egilearen baimenari esker ekarri dugu.

2018ko martxoaren 26an - 09:03
Leitzako taldeko Miel Mari Elosegi 'Luze', Xabat Illarregi eta Diego Riaño, kantuan (Arg: Bertsozale.eus)
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

Otsailaren 2an abiatu zen 2018ko Bardoak Nafarroako taldekako bertso egitasmoa, 16 talde eta 113 parte hartzailerekin. 22 saioren ostean, gaur jokatu da finala, Lekunberriko Toki Alai sagardotegian. Ia 200 entzule izan dira saioa bertatik bertara jarraitzen, giro ederrean. Taula gainean, hiru talde: Leitzako 'Aldatzea komeni', Baztan eta Malerrekako 'Addams familia' eta Lesakako 'Unibertsolariak'. Guztira, hamabi bertsolari izan dira kantuan, eta talde bakoitzeko kide banak bete ditu gai-jartzaile zereginak. Azkenean, publikoko 20 lagunen eta Bardoetan parte hartu duten talde bakoitzeko kide banaren puntuak zenbatuta, Leitzako 'Aldatzea komeni' taldea izendatu dute 2018ko Bardoetako txapeldun. Euskal produktuekin osatutako saski eder bana eta Bardoetako zapia eskuratu dute hiru talde finalistek. Irabazleak, gainera, Murugarrengo Aldaiondo sagardotegian otordu bat egiteko txartela jaso dute.

Hasierako agurrek jarri diote abiapuntua eta umore dosia saioari. Musikak lagunduta, aurkezpenerako baliatu dute taldeek agurra. Horren ostean, ofizioen txandari heldu diote. Zortziko handian, enpresariaren eta lana bilatzen duenaren paperetan aritu dira Iker Gorosterrazu eta Josu Sanjurjo, lehenak bigarrenaren sare sozialetan arakatu eta gero. Zortziko txikian, Alazne Untxalo eta Xabat Illarregi aritu dira: tabernan parrandan zeudela, bere telefono zenbakidun papera sartu du Illarregik Untxaloren sakelera. Seiko motzean aritu dira gero Eneko Fernandez eta Diego Riaño, arrakastadun film euskaldun bateko aktoreen rolean. Arrakastak bidea zabalduko diela uste izan du Riañok, baina ezkor dabil Fernandez.

Hiruna punturi erantzun diote gero Iker Gorosterrazuk, Joanes Illarregik eta Eneko Fernandezek. Ondoren, hurrenez hurren, salbamendurako txalekoari, eskuburdinei eta krosseko dorsalari bertso bana kantatu diote Jon Silveirak, Amaia Elizagoienek eta Xabat Illarregik. Horren ostean, seguidilla-ren doinuan, larrua jo ostean ohean daudenen paperetik kantatu dute Egoitz Gorosterrazuk, Josu Sanjurjok eta Miel Mari Elosegi 'Luze'-k.

Koplen ariketan, binaka aritu dira lehenbizi Jon Silveira eta Josu Sanjurjo, diskotekatik bota dituzten bi lagunen roletik. Kopletan ere, eskiatzen zeudela elkarri traba egin eta lurrean daudenen egoeratik aritu dira Iker eta Egoitz Gorosterrazu. Azkenik, hegazkineko turbulentzien erdian elkarri aitortzak egiten hasi direnen larrutik kantatu dute Joanes Illarregik eta Diego Riañok.

Bakarka Iban Garro, Alazne Untxalo eta Joanes Illarregi aritu dira. Lehenak espero ez zuen gutuna jaso du. Bigarrena aspaldi ikusi gabeko tokira itzuli da. Hirugarrenak, aldiz, lorik hartu ezin duenaren larrutik kantatu du.

Hirukako ofizioan, lapur bat sartu den dendan zeudenen paperetik jardun dute Iban Garrok, Xabat Illarregik eta Amaia Elizagoienek.

Puntukako ariketak eman dio bukaera saio puntuagarri. Leitzako taldeko kideek liburua irakurri gabe irakurle klubera joan direnen roletik jardun dute. Malerreka eta Baztango taldekoak, aldiz, eskolako lanak egin ez eta aitzaki bila dabiltzenen ahotik aritu dira. Lesakarrak, aldiz, izeba hil berritan herentzia jaso nahi duten iloben paperetik ibili dira.

Ariketa puntuagarri guztiak bukatuta, eta Bardoetan parte hartu duten beste hainbat talde saritu ostean, jakinarazi dute talde irabazlearen izena. Orduan izendatu dute Leitzako 'Aldatzea komeni' taldea 2018ko Bardoetako txapeldun. Larraungo Bertso Eskolako, Nafarroako Bertsozale Elkarteko eta Euskal Herriko Bertsozale Elkarteko hainbat ordezkarik banatu dituzte sariak. Horien ostean, bertsolari guztien azkeneko agurrekin bukatu da saioa, bertso-poteoari eta sagardotegi afariari bide emateko.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Bertsolaritza
2024-11-25 | Bertsozale.eus
Alaia Martin Etxebestek irabazi du Zarauzko finalaurrekoa
Finalerako pase zuzena eskuratu du Martinek, finalaurrekoa irabaztearekin bat. Azken finalaurrekoa datorren igandean jokatuko da, Arrasaten, eta orduan osatuko da finala.

Maddi Agirre Epelde. Bertsolari matematikari kantari
“Nire ametsa izango litzateke Xenpelarrekin kantatzea”

19 urte ditu Maddik, Matematika Gradua ikasten ari da Leioan, EHUko Zientzia eta Teknologia fakultatean, musika ikasketak eginak ditu, eta gazteagatik ere, bertsolari iaioa da. Eta bertsolari ona baino hobea izateko zumitzak ditu, bateko eta besteko plazetan ikusi dugunez... [+]


2024-11-18 | Bertsozale.eus
Beñat Gaztelumendi Arandiak finalerako pasea eskuratu du
Oiartzungo finalaurrekoa irabazita, zuzenean sailkatu da Gaztelumendi. Datorren igandean izango da hurrengo saioa, Zarautzen.

2024-11-05 | Leire Ibar
Juan Mari Beltran musikariak jasoko du aurtengo Manuel Lekuona Saria

Musika ondare tradizionala “berreskuratu, zaindu eta transmititzeagatik” irabazi du Eusko Ikaskuntzaren 2024ko saria Beltranek. Urte luzeetako “dibulgazio lan multidimensionala” aitortu nahi izan dio epaimahaiak.


2024-11-04 | Bertsozale.eus
Osatu dira Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako finalaurrekoak
Azken final-laurdena jokatuta, erabakita geratu da hurrengo fasean nortzuk ariko diren.

2024-10-28 | Bertsozale.eus
Oihana Iguaran Barandiaranek irabazi du Irungo saioa
Saioa irabaztearekin batera, finalaurrekoetara sailkatu da Iguaran. Irungo final-laurdena azken aurrekoa izan da: datorren astean ezagutuko dugu finalaurrekoetara sailkatuen zerrenda osatua.

2024-10-28 | Bertsozale.eus
Unai Mendizabal Jauregi nagusitu da Azkoitian
Hirugarren final-laurdena jokatu da larunbatean Baztartxo Antzokian. Final-laurdena irabaztearekin bat, finalaurrekoetara sailkatu da Mendizabal.

2024-10-21 | Bertsozale.eus
Beñat Gaztelumendi Arandia nagusi Errenterian
Bigarren final-laurdena jokatu da gaur Errenterian. Gaztelumendik, irabaztearekin batera, finalaurrekoetarako txartela lortu du.

2024-10-21 | Bertsozale.eus
Alaia Martin Etxebestek irabazi du Eibarko lehen final-laurdena
Lehen final-laurdena izan da larunbatekoa. Saioa irabaztearekin batera, finalaurrekoetara sailkatu da Martin. Igandean izango da hurrengo saioa, Errenterian.

2024-10-07 | Bertsozale.eus
Osatu dira Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako final-laurdenak
Azken final-zortzirena jokatuta, erabakita geratu da hurrengo fasean nortzuk ariko diren.

2024-09-30 | Bertsozale.eus
Eneritz Artetxe Eizagirre nagusi Hondarribian
Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako bosgarren final-zortzirena jokatu da gaur Hondarribiko Itsas Etxean. Artetxe, saioa irabaztearekin bat, final-laurdenetara sailkatu da.

2024-09-30 | Bertsozale.eus
Aitor Salegi Martijak irabazi du Andoainen
Azken aurreko final-zortzirena jokatu da gaur Bastero kulturgunean. Datorren larunbateko saioarekin osatuko da final-laurdenetako zerrenda. Sarrerak bertsosarrerak.eus atarian daude eskuragai.

2024-09-23 | Bertsozale.eus
Eli Pagola Apezetxea nagusitu da Elgoibarren

Final-laurdenetako txartela lortu du Pagolak. Hurrengo saioak datorren asteburuan izango dira, Hondarribian eta Andoainen.


2024-09-23 | Bertsozale.eus
Oihana Arana Cardenalek bildu ditu puntu gehien Lazkaon

Hirugarren final-zortzirena irabaztearekin bat, zuzenean sailkatu da final-laurdenetara Arana.


Eguneraketa berriak daude