Ama izan denetik baztertua sentitu da txirrindularia eta Espainiako Federazioa salatu du.
2016an jaio zen Olabarriaren semea eta urtebete geroago hasi zen ikusten, kirolean ama izateak sortzen dituen arazoak zeintzuk diren. 2017an, Mallorcako entrenamendu batzuetarako hautatua izan zen Gipuzkoako beste hiru txirrindularirekin batera; Gipuzkoan kontzentratzea entrenatzea zion selekzioari, “Kanpora goazenean, selekzioa ez delako egiten umeen gastuen kargu”.
Bere kexak ez zitzaizkiola gustatu adierazi eta harremanak asko okertu direla salatu du ziklista ikaztegietarrak. “Europako txapelketan parte-hartzeko hautatua izan nintzen baina ez betiko bikotekidearekin, irabazteko gogorik ez duen ziklista batekin baizik. Hori ikusi nuenean ezezkoa eman nuen eta harrezkero ez didate deitu”.
Ostegunean, Olabarriaren abokatua den Maria Jose Lópezek salaketa jarri du Txirrindularitzaren Nazioarteko Batasunean (UCI). Adierazi duenez, selekzioak baztertu egin du txirrindularia eta “maila oso altua du horrela diskriminatzeko”.
“Arazoa ez da amatasuna, kirol kontua baino”, adierazi du Jose Luis López Cerrón, Espainiako Federazioko lehendakariak. “Lehiatzeko bikotekide berria jarri genionean hasi zen haserrea”.