Ostiralean, Mexikoko golkoan petrolioa ustiatzen duen plataforma batek su hartu zuen eta lehertu egin zen.
Gutxienez bi pertsona hil dira Mexikoko golkoan dagoen Nohoch-A deituriko plataforman, zeina ur azpiko petrolioa gehien ustiatzen duen estrukturetakoa den. Mexikoko Gobernuarena den Pemex erakundeak kudeatzen du eraikuntza, eta haiek 2021ean emandako datuen arabera, egunean bi milioi petrolio barrika baino gehiago ekoiztu zituen.
Joan den ostiralean, goizaldeko ordu txikietan jazo zen ezbeharra petrolioaren itsas-plataforman, su hartu zuen zati batek eta lehertu egin zen. Ez da kasu isolatua: antzerako itsas-plataforma batean, Mexikon, otsailean bost pertsona desagertu ziren sute baten ondorioz eta hiru pertsona larri ospitaleratu behar izan zituzten. Duela bi urte, bestalde, bost pertsona hil ziren leherketa batean.