argia.eus
INPRIMATU
Paris kanpoaldeko erraustegi batean “leherketa bortitza” izan dela informatu dute
Zero Zabor @zero_zabor 2018ko uztailaren 24a
Artxiboko irudi hau zabaldu dute egunkariek.

Le Parisien egunkariak ere informatu du istripuaz: "Leherketa bortitzaren ostean, 20 pertsona ebakuatu behar izan dituzte, ke asko ateratzen hasi baita. Lehen ikerketen arabera, leherketa gela tekniko batean gertatu zen. Instalazio batek su hartu zuen". Kronikek jaso dute inor ez zela zauritu.

Parisen errausketaren aurkako mugimendu indartsua dago. Urteak dira inguruko erraustegiak ixteko eskatzen ari direla, airea kutsatzen ari direla erdigunean jarrita. 2017ko azaroan erraustegi bateko arduradunak epaitzen hasi ziren eta aurtengo martxoan epai historikoa kaleratu: 165 kaltetuek irabazi zuten auzia.

ARGIAk joan den azaroan plazaratu zuenez, 1979an eraikitako Vaux-le-Pénil erraustegia baimendutakoa baino 1.700 aldiz dioxina gehiago isurtzen zuela aurkitu zuten 1998an egindako ikerketan. Prefetak arduradunak ohartarazi zituen, baina 2002an dioxinen kutsadura maila iritsi zen onartuen 2.200 halako izatera. Gobernuak 2002an itxi arazi zuen planta, mankomunitateak bere burua desegin zuen eta beste mankomunitate bat sortu erraustegi berri bat abian jartzeko, gaur oraindik martxan dagoena.

Protesta baten artxiboko argazkia.