argia.eus
INPRIMATU
Langile bat hil eta hainbat zauritu dira Belgikako erraustegi batean izandako leherketan
  • Pertsona bat hil eta lau zauritu dira gutxienez Indaver konpainiako erraustegi batean, Anberestik gertu dagoen Stabroek hirian joan den ostegunean leherketa izan ostean. VRT hedabidean jaso dute albistea eta diotenez, ez dago argi zerk eragin zuen leherketa. Bigarren aldia da bi urtetan istripua gertatzen dela erraustegi honetan.

Lander Arbelaitz Mitxelena @larbelaitz 2018ko irailaren 18a
Hondakinak husten ari zen langilea hil da Anberesen.

Leherketa 15:30 inguruan gertatu zen, kamioi bat hondakinak husten ari zenean. Hustuketa egiten ari zen 47 urteko langilea hil egin zen, VRTk jakinarazi duenez. Ospitalera eraman behar izan dituzte lau langileak.

HLN hedabideak dioenez, leherketaren ostean, erraustegiko langile guztiak ebakuatu zituzten.

Bi urtetan bigarrena

Flandriako hedabideek nabarmendu dute 2016ko otsailean ere, konpainia berean leherketa izan zela. Autobidetik ikusten zen ke beltzaren irudiak asko zabaldu ziren.

Hemen 2016ko irudiak.