argia.eus
INPRIMATU
Sintomak adierazi eta bost egunera egin zioten froga Txagorritxuko ospitaleko langile bati, lau aldiz eskatu ostean
  • CCOO sindikatuak salatu du Txagorritxuko ospitaleko zeladore batek lau aldiz adierazi zuela sintomak zituela eta bost egunera egin diotela koronabirusaren froga. Testak positibo eman du eta orain Zaintza Berezien Unitatean dago.

Maria Ortega Zubiate @ortegazubiate 2020ko martxoaren 10a
Txagorritxuko ospitalea.

Lau aldiz adierazi zuen zeladoreak koronabirusaren biktimak zituela, Naiz irratiak kaleratu bezala. Lehenengo bi aldietan ospitalean bertan izan zen, eta arreta zuzenik eskaintzen ez duenez, froga ez egitea erabaki zuen ospitaleak.Hirugarren aldiz, jada larrialdietako eremuan, berriz ere ezeztatu zuten froga. Laugarren aukeran egin zioten froga, ospitalera "egoera larrian" agertu zenean.

Kasua lan ikuskaritzara eramateko asmoa erakutsi du CCOOk. Osakidetza eta Lakua gardentasunez ez direla ari dio.