argia.eus
INPRIMATU
Lehendakaritza eskualdatzeko prozesua irekitzea onartu du Donald Trumpek
  • Boterearen eskualdatzea onartu arren, Joe Biden demokrataren garaipena errefusatzen segitzen du.

ARGIA @argia 2020ko azaroaren 24a

Poliki-poliki egoera desblokeatuz doa AEBetako politikaren esparruan. Azaroaren 24 honetan jakin izan denez, lehendakaritza eskualdatzeko prozesua irekitzea onartu zuen atzo Donald Trump lehendakari ohiak. Hori horrela, sekretuzko sailkaturiko hainbat txosten eskuratzen ahalko ditu Joe Biden presidente berriak, eta, besteak beste, koronabirusaren krisiari aurre egiteko politika ere bideratzen ahalko du.

Trumpen gobernuko langileekin bilerak egiten hasiko da Bidenen taldea ondoko egunetan.

Trumpek ez du ordea oraindik onartu bere porrota. Azaroaren 7an irabazi zituen hauteskundeak Joe Biden demokraten hautagaiak, baina orduz geroztik errefusatzen ditu emaitzak presidente ohiak. Iruzurraren gaineko bide judizialarekin jarraituko duela berretsi du txio bidez. 306 ordezkari lortu zituen Bidenek, Trumpek haatik 232.

2021eko urtarrilaren 30an sartuko da Etxe Zurira Joe Biden.