argia.eus
INPRIMATU
‘Lehen LGTBI+ harrotasun eguna matxinada bat izan zen’ jardunaldiak, Iruñeko Maravillas gaztetxean
  • Zinema emanaldiak, autodefentsa eta LGTBI+fobiaren aurkako protokoloa, mugimenduaren ibilbide historikoari buruzko hitzaldia, tailerrak... Transmarikabollo asanbladak hainbat ekimen prestatu ditu 'Maravillas' gaztetxean.

Euskalerria irratia @fm983irratia 2018ko ekainaren 11

Beteta dago Iruñeko Alde Zaharreko gaztetxean prestatu duten egitaraua, hilabete osorako ekimenak daude.

Adibide gisa, aste honetakoa: 14an, erakusketa zabalduko dute, 19:30ean eta, ostean, pintxo potea izanen da; ekainaren 16an, autodefentsa eta LGTBI+fobiaren erasoen aurkako protokoloaren jardunaldia; 17an, fanzine tailerra. 

Horiez gainera, gainontzeko aste guztietan ere ekitaldiak izanen dira. Hemen ikus daiteke egitaraua osorik:

 

Albiste hau Euskalerria Irratiak argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra.