Emakumeen Mundu Martxa Iruñera iritsiko da gaur, hain justu irailaren 28an, mundu mailan abortu libre eta doakoa eskatzen dugun egunean. Aldarrikapen horrek indar ikaragarria hartuko du: “Abortua eskubidea da eta ez delitua”, izango da konsigna nagusia. Bereziki neska gazteei jarri dieten oztopoa salatu nahi dugu, aitaren edo amaren baimena beharko baitute haurdunaldia bertan behera uzteko.
Martxak, aurreko ekitaldietan bezala, helburu orokorragoak eta baterazaleak izango ditu. Helburuok, aberasten doaz Kurdistanen Martxa hasi zenetik. Emakumeen aurkako indarkeria, beste behin ere ardatz nagusietakoa izango da. Halaxe izan zen hasieran ere, 2000. urtean. Behar-beharrezko aldarria dela uste dugu: emakumeen aurkako indarkeria gehiagorik ez! Horretarako, gu geu gara lehenak erasoari aurre egiten: erasorik ez erantzunik gabe.