argia.eus
INPRIMATU
Lehen koronabirus kasua Bizkaian
  • Bizkaiko lehen koronabirus kasua baieztatu du Osasun sailak asteartean. Orotara, hamabost dira Euskal Herrian zenbatutako koronabirus kasuak.

ARGIA @argia 2020ko martxoaren 03a

Nekane Murga Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuak baieztatu egin du Bizkaiko lehen koronabirus kasua. Gizon bat da kutsatua, eta Anberesen (Belgika) egona zen duela gutxi. Uste dute bertan kutsatu zela. Murgaren arabera, gaixoaren osasun egoera ona da.

Honekin hamabost lirateke gaur arte Euskal Herrian identifikatutako koronabirus kasuak: hamar Araban; bi Gipuzkoan, bi Nafarroan eta bat Bizkaian.