Azaroaren 4ko Altsasun España Ciudadanaren ekitaldia oztopatzeko hainbat gazte elizako kapandorrera sartu eta kanpaiak jo zituzten. Polemika eragin du ekintza horrek eta orain Mozal Legeaz zigortu nahi ditu Foruzaingoak. Altsasu Faxismoaren Kontra herri plataformak prentsaurrekoa antolatu du azaroaren 10ean 13:00etan Altsasuko plazan, eta horren harira bideoa zabaldu dute.
#Altsasu Faxismoaren Kontra herri plataformak prentsaurrekoa deitu du azaroaren 10ean (larunbata) 13:00tan plazan#Azaroak4Altsasura pic.twitter.com/xxnLLOu1Tb
— Hitzondo Altsasu (@hitzondo) November 8, 2018