argia.eus
INPRIMATU
Lehen Hezkuntzan maskararen erabilera kentzea aztertuko du Kataluniako Gobernuak hurrengo ikasturterako
  • Hezkuntza eta Osasun kontseilaritzak 2020-2021 ikasturterako protokoloa osatu du. Neurriak oro har arintzea aurreikusten du, burbuila taldeak mantenduko badira ere.

ARGIA @argia 2021eko maiatzaren 24a
Argazkia: UNICEF

Lehen Hezkuntzan haurrek maskara eramateari uzteko erabakia “testuinguruaren eta araudiaren arabera baloratuko da”, kontseilaritzak jakinarazi duenez. Egoera epidemiologikoaren arabera hartuko du gobernuak erabakia, baina espero du hurrengo ikasturtea hasten denerako hobera egin izana, besteak beste txertaketaren eraginez.

Oro har murrizketa eta debekuak arintzea aurreikusten du Hezkuntza eta Osasun kontseilaritzaren protokoloak: ez da beharrezkoa izango tenperatura hartzea zentrora sartu aurretik, espazioen garbiketa eta desinfekzioa egunaren amaieran soilik egingo da, eta haurrek jostailuak edo materiala trukatu ahal izango dute beren artean. Aldiz, berdin mantenduko dira aireztatze protokoloak eta burbuila talde finkoak.