argia.eus
INPRIMATU
Lehen Hezkuntzako haurrek maskara erabili beharraren aurka protesta egingo dute astelehenean EAEko ikastetxeetan
  • EAEko Lehen Hezkuntzako haurrei gainontzeko pertsona guztiei onartzen zaizkien eskubideak onartzea, horixe da Haurrak Ere Bai sarearen eskaria.

ARGIA @argia 2021eko urriaren 15
Argazkia: Lea Artibai eta Mutrikuko Hitza

Plataformak azaldu duenez, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan Hezkuntzan ezarri diren protokolo berrietan Lehen Hezkuntzako haurrei ez zaie onartzen eskola-eremuko kanpo espazioetan eta soin-heziketako ikastorduetan musukoa kentzea. Horren aurrean, plataformak protestara deitu du, eta datorren astelehenerako planto egiteko deia luzatu dio hezkuntza komunitateari, eskolak bukatu ondoren, ikastetxeetako irteeran 10 minutuko bilkurak egiteko, aipatu espazioetan haurrak musukorik gabe ibili daitezen. Informazioa Hik Hasi-k Argiaren Eragileen plazan duen txokotik jaso dugu.

 

 

 

Mobilizazioen kartela