Familia liburua bretoieraz eta frantsesez izatea lortu du bikote batek Nantes hirian.
Kazeta hedabideak jakitera eman duenez, Notre-Dame-des-Landesen bizi den bikotea aitzindaria izan da familia liburua bretoieraz eta frantsesez lortzen. Martxoaren 10ean lortu du liburua. Brendan Guillouzic-Gouret eta Tifenn Merien, Lupitaren gurasoak dira eta argi dute alabari bretoiera transmititu nahi diotela. Familia honek gainontzeko herritarrei bide bat zabaldu izana espero dute eta Nantesen jende gehiagok familia liburu elebiduna eskatzea.
Gertakari edo erabaki hau oso garrantzitsua dela uste du bikoteak: “Garrantzitsua da Nanteseko beste familiek jakin dezaten”. Liburua bretoieraz izatea lortzeaz gain, tramitea ere bretoieraz egitea ondo legokeela argudiatu dute.
Elhadi Azzik, estatu zibileko delegatua den herri kontseilariak, Brendan eta Tifenni liburua emandakoak, 1792.urtetik lehen aldia dela adierazi du. Hemendik aurrera honelako eskaera gehiago egotea espero du: “Ospakizuna iragan eta, bikote bat etorri zitzaidan gisa horretako familia liburu bat izan dezaketen galdetuz. Seguru nago beste batzuk izanen direla”. Hizkuntza gutxituen aldeko pauso handia eman dute, euskararen egoerari ere bultzadatxo bat izango ote da?