Peruko Literaturan aditua da Roxana Quispe Collantes. Bere jatorrizko hizkuntza lehen lerrora ekarri nahi zuen eta historian lehenengo aldiz idatzi den doktoretza-tesiaren egilea da.
Peruko San Marcos Unibertsitate Nazionalean aurkeztu du tesia. Quispek dei egin die kitxua hiztunei ez daitezen lotsatu haien hizkuntzaz. Unibertsitateko irakasleak dio oso garrantzitsua dela kitxua hiztunak pribilegiatu sentitzea haien jatorrizko hizkuntza dutelako. Bere nahi handietako bat izan da kitxuak akademian tokia egitea. Adierazi du jada ez lukeela lotsatzeko arrazoi izan beharko hizkuntzak eta ez lukeela izan behar etxeko sukaldean edo lagun artean soilik hitz egingo den hizkuntza. Bizitzaren opari ederra dela dio, hizkuntzaren jabe direlako eta transmititu dezaketelako. Peruko beste 47 hizkuntzek garrantzi bera dutela gaineratu du.
Perun 3.800.000 biztanle inguruk aitortu du kitxua jatorrizko hizkuntza duela.