argia.eus
INPRIMATU
Lehen aldiz arabar bat Euskal Herriko txapeldun
  • Aroa Arrizubieta (Gasteiz, 2001) nagusitu zen ekainaren 10ean Saran jokatu zen Euskal Herriko Eskolarteko 34. Txapelketan. Joanes Illarregi leitzarra izan da txapeldunorde. 200 lagun inguru hurbildu ziren finala jarraitzera.

Estitxu Eizagirre @eeizagirre 2017ko ekainaren 12a

Aroa Arrizubieta Armentia ikastolako bertsolaritza ikasgaian zaletu zen, Uxue Diaz de Cerio irakasle zuela. Ondoren Bertxilika bertso-eskolarako pausoa eman zuen, eta Maddi Gallastegirekin hasi zen gehiago trebatzen. 2013ko eskolarteko bertso topaketan parte hartu zuen, eta 2016an irabazi zuen lehenengoz Arabako eskolartekoa. Euskal Herriko Eskolartekoa irabazi duen lehen arabarrari Amets Arzallus Euskal Herriko bertsolari txapeldunak jantzi zion txapela.

Euskal Herriko finalistak

Zazpi lurraldeetako ordezkari hauek kantatu zuten Sarako finalean: Oihana Arana Kardenal (Eskoriatza, 2001), Aitor Ugarte Eriz (Aramaio, 2002), Iruri Altzerreka Martinez (Garai, 2000), Xabat Illarregi Marzol (Leitza, 2001), Aroa Arrizubieta Barredo (Gasteiz, 2001), Julene Etxeberri Pacheco (Sara, 2001), Oier Urreizti Lafitte (Bidarrai, 2000), Haritz Capot Thornary (Zalgize, 2001), Beñat Bilbao Landa (Gernika-Lumo, 1999), Joanes Illarregi Marzol (Leitza, 1999), Irati Alcantarilla Urdanpilleta (Urruña, 2001), Jokin Irastorza Zabalegi (Oiartzun, 1999) eta Elixabet Etxandi Goyenetche (Izpura, 2000).

Finalaren ostean bazkaria eta Odei Barroso eta Iñaki Viñaspreren rap emanaldia izan ziren.