Otsailaren 24 eta 25ean egingo da Laudion Aiaraldeko Azoka Sozialaren lehen edizioa, "Kontsumitzen duguna gara, bizitzeko alternatibak" lelopean.
Aiaraldea Ekintzen Faktoriak antolatu du bi eguneko azoka. Otsailaren 24an kontsumo alternatibak, ekonomia sozial eraldatzaileko proiektuak eta era ekologikoan lan egiten duten ekoizleak aurkeztuko dira; besteak beste, Olatukoop, Talaios, Izarkom eta Goiener ekoizleak. Otsailaren 25ean truke eguna izango da. Azoka Soziala Aiaraldea Ekintzen Faktoriako egoitzan egingo da, Laudioko Industrialdeko 4-8 pabilioian. Balio eraldatzaileen arabera eta euskaraz egituratzen diren proiektuen komunitatea da Aiaraldea Ekintzen Faktoria.
Igandeko truke-azokan parte hartzeko argibideak eman dituzte bideo honetan.