argia.eus
INPRIMATU
Legutioko udaletxeko balkoitik “Euskal presoak Euskal Herrira” dioen kartela kentzeko eskatu dute
  • Egin ezean, "jarduketa judizialak" abian jarriko dituela agindu du Espainiako Gobernuaren Ordezkaritzaordeak.

Hala Bedi @halabedi 2019ko azaroaren 19a

Legutioko Udaletik jakinarazi dutenez, Espainiako Gobernuaren Arabako Ordezkaritzaordeak errekerimendu bat igorri dio. "Ahalik eta lasterren" udaletxeko balkoian jarrita dauden Euskal presoak eta iheslariak Euskal Herrira eta Askatasuna leloa duen estelada ken ditzan eskatu dio; hori egin ezean, dagokion "jarduketa judizialak" abian jarriko dituela iragarri du.

"Gogoz kontra bada ere", kartelak kenduko dituztela esan dute Udaletik. "Jakina denez, horrelako auziak udalek galtzen dituzte, eta Legutioko Udala eramaten ari den diru publikoaren arrazionalizazio politika kontuan hartuta, gure gogoaren kontra bada ere, kartelak kendu egingo dira".