Hilabeteko epean Legution abiatutako "Desjabetuon Hotela" proiektuaren aurkako sententzia exekutatzeko arriskuaz ohartarazi dute bertako kideek. Egoera honen aurrean Desjabetuon Hotela "beharrezko dela" azpimarratu eta "langileon kontrolpeko espazioak" defendatzeko deia zabaldu dute.
15 urtez hutsik egon ostean, Legutioko gazte talde batek iragan abenduan okupatu zuen herri erdian aurkitzen den LERIMONTE S.L enpresaren eraikina, “Desjabetuon Hotela” proiektua martxan jarriz. Bertako kideek eraikina desalojo arriskuan egon daitekeela ohartarazi dute.
9 hilabeteko ibilbidean, eraikina 15 urtez hutsik mantendu duten jabeek jarritako oztopoei aurre egin behar izan diete. Otsailean zen ospatzekoa “Desjabetuon Hotelaren” aurkako epaiketa baina Covid-19aren pandemiak prozedura judiziala luzatu egin du. Orain, hilabeteko epean, proiektuaren aurkako sentenzia exekutatu daiteke eraikina desalojo arriskuan jarriz.
Proiektuko kideek hilabete luzteako lana goraipatu dute: “antolakuntza eta elkartasun proletariorako espazio bilakatu dugu hutsik zegoen hotela”. Beste lanketa batzuen artean, herrian egonkortu egin den Elikagai Bankua jarri dute “Desjabetuopn Hoteletik” martxan azken hilabetetan.
LERIMONTE S.L da hotelaren jabea eta proiektuko kideak bertatik botatzeko lanetan ari dena. Legutioko gazteek salatu egin dute enpresak ez duela erakina hutsik mantentzea beste helbururik: “burgesiak bere irabaziak eta boterea handitzeko interesa soilik duela ondo dakigu, betse guztioi interes hauetara subordinatuak egotera inposatuz“.
Egoera honen aurrean, proiektuaren “beharrezkotasunean” berretsi dira bertako kideak eta espazioa defendatzeko deia zabaldu dute: “langileon kontrolpeko espazioak defendatu behar ditugu, eraiki nahi dugun bidean pausu errealak emateko baldintzak baitira”.
Desjabetuon Hotela defendatu, gurea klase elkartasuna! pic.twitter.com/MLrtVsjCFi
— Desjabetuon Hotela (@desjabetuon) September 24, 2020