argia.eus
INPRIMATU
“Legez kanpoko pisu turistikoentzat amnistia proposatzen ari da Donostiako Udala”
  • Donostiako Udalak proposatu berri duen pisu turistikoen ordenantza legez kanpoko pisuentzat "amnistia" dela salatu du Donostiako EH Bilduk. Alde Zaharrean ezin izango da pisu gehiagoireki, baina salatu dute jada martxan daudenak ixteko ez dela neurri berezirik hartuko.

Xalba Ramirez @xalbaram 2017ko abuztuaren 31

Ostegun goizean aurkeztu du Donostiako Udalak ordenantza berria eta jarraian egin du agerraldia EH Bilduk. Hilabeteak daramatza koalizioak balizko amnistia bat gerta daitekeela salatzen. Euren iritziz, legez kanpo dauden mila pisu turistikoen kontra neurri zehatzak proposatu behar dira

Udalak hiru hirigune proposatu ditu. Lehena Alde Zaharra eta Portua. Bertan ezin izango da pisu turistiko gehiago ireki hemendik aurrera eta hamar teknikari eta udaltzainez osatutako lantalde batek jarraipen estua egingo dio horri. Ordea, lehen solairuan ez dauden pisu turistikoen kontra ez da neurri zehatzik espero. Orain arte Udalak 150 pisuri soilik kendu die lizentzia.

B gunea Gros, Erdialdea eta Egiako Frantzia pasealekua izango dira eta bertan lehen solairuko araua mantenduko da. C gunean gainontzeko hiri osoa sartuko da, eta bertan lehen solairukoa legea kenduko du Udalak, "Alde Zaharreko saturazioa banatu dadin". Eraikinaren azalera osoaren herena gehienez baimenduko da negozioetarako.