Donostiako Udalak proposatu berri duen pisu turistikoen ordenantza legez kanpoko pisuentzat "amnistia" dela salatu du Donostiako EH Bilduk. Alde Zaharrean ezin izango da pisu gehiagoireki, baina salatu dute jada martxan daudenak ixteko ez dela neurri berezirik hartuko.
Ostegun goizean aurkeztu du Donostiako Udalak ordenantza berria eta jarraian egin du agerraldia EH Bilduk. Hilabeteak daramatza koalizioak balizko amnistia bat gerta daitekeela salatzen. Euren iritziz, legez kanpo dauden mila pisu turistikoen kontra neurri zehatzak proposatu behar dira
Udalak hiru hirigune proposatu ditu. Lehena Alde Zaharra eta Portua. Bertan ezin izango da pisu turistiko gehiago ireki hemendik aurrera eta hamar teknikari eta udaltzainez osatutako lantalde batek jarraipen estua egingo dio horri. Ordea, lehen solairuan ez dauden pisu turistikoen kontra ez da neurri zehatzik espero. Orain arte Udalak 150 pisuri soilik kendu die lizentzia.
B gunea Gros, Erdialdea eta Egiako Frantzia pasealekua izango dira eta bertan lehen solairuko araua mantenduko da. C gunean gainontzeko hiri osoa sartuko da, eta bertan lehen solairukoa legea kenduko du Udalak, "Alde Zaharreko saturazioa banatu dadin". Eraikinaren azalera osoaren herena gehienez baimenduko da negozioetarako.
Etxebizitza turistikoen araudia onartu dugu. Alde Zaharra eta Portua gune saturatuak izango dira. Hiri oreka bilatzea da helburua. #Donostia pic.twitter.com/jCnoNZLkfo
— Eneko Goia (@EnekoGoia) 2017(e)ko abuztuak 31
Donostiako Alde Zaharreko taberna askoren pintxoak alde zaharrean sartzeko baimena duen furgoneta batean datoz zerbitzua ematera. Beste tabernetan, prestatzen duten tortilla patata pintxoa jateko, goizeko furgoneta alde zaharrean sartzen den orduan ilara egin eta txanda hartu... [+]
Etxebizitza turistikoen aurkako kalejira egin dute Zaharraz Harro! jaien barnean, Auzoan Bizi etxebizitza sareak antolatuta. Etxebizitzarekin “negozioa” egiten dituztenak salatu dituzte, bereziki Gustavo Antepara PPko zinegotzia, eta beren atarietan etxebizitza... [+]
"Kaleetatik ezin pasa", hondarribiarrak "masa turistiko honen guztiaren ondorioak pairatzen" ari direla-eta, turista taldeak 25 pertsonara mugatzeko mozioa aurkeztuko du udaleko alkatetza duen Abotsanitz alderdiak: "Azken urteetan agintariek bilatutako... [+]
Donostiako hainbat auzo elkarte eta gizarte mugimenduk osatzen duten Donostia Defendatuz koordinadorak antolatuta, hiri eredu bizigarri baten aldeko manifestazioa egin dute igandean ehunka lagunek. 42 talde sozial eta auzo elkartek egin dute bat deialdiarekin, eta 12:00etan... [+]
Igande honetan egingo dira hauteskundeak Katalunian, maiatzaren 12an. Procésaren ondorenak eta Carles Puigdemonten balizko itzulerak estali ditu zenbait mintzagai. Baina abian dira bi proiektu erraldoi eta esanguratsu, biak ala biak turismoari estuki lotuak: Hard Rock... [+]
Donostia Turismoak apirilaren 10etik aurrera jarriko du neurria indarrean, eta derrigorrez bete beharko da, bestela isunekin zigortuko dutelako gidari turistikoa.
Turismoari buruzko pertzepzioaz galdetu die EHUk donostiarrei, eta ondorioztatu du herritarren erdiak baino gehiagok “frustrazioa” sentitzen duela. Donostiako Udalak eta Eusko Jaurlaritzak finantzatu dute ikerketa.
Donostiako eta Oviedoko bi eraikinetan izandako arazoak direla eta, epaileek auzokoen erkidegoen esku utzi du pisu turistikoak debekatzea. Hala ere, beharrezkoa izango da debekua eraikineko etxebizitzen-estatutuan jasota egotea.
Estatu mailan tasa turistikoa erkidego gutxik jarri badute ere indarrean, mundu mailan dagoeneko 137 hiri turistikotan kobratzen dute zerga hori.
Hiritarrek salatu dute turismo jarduerak hirian “gehiegizko bolumena eta pisua” hartu duela. Halaber, egoera “desazkunde turistikorantz” bideratzea aldarrikatu dute, “kalteak handitzea eta iraunkortzea” ekiditeko.
Donostiako Parte Zaharrean turistei zuzendutako saltoki eta ostalaritza guneak bizilagunei eragindako kalteen eragile nagusiak direla adierazi du Bizilagunekin plataformak.
Delta hegal eta parapente hegaladiak proposatzen dituen Bidasoa Arxuria Group enpresa pribatuaren onurarako eraiki nahi dute errepidea. Zugarramurdiko eta Sarako herritarrak eta hautetsiak aurka badira ere, errepidea egitearen alde bozkatu berri du Baztango Udalak.
Urrian turismoaren inguruko bi biltzar egingo dituzte Gipuzkoako hiriburuan, Bizilagunekin plataformak antolatuta. Salatu du azken urteetan Donostia "turismoaren bidez negozioak egiteko gune gisa" nabarmendu dela estatuan eta nazioartean.
Frantziako Etxebizitza ministro Patrice Vergrietek aukera hori iragarri du igandean, Intxausetako solasaldietan. 2025etik aurrera jarriko litzateke indarrean.
Venezia babesteko Italiak hartu dituen neurriak “ez direla nahikoak” eta “handitu behar direla” adierazi du Unescok. Masen turismoa, erreforma proiektuak eta aldaketa klimatikoak jarri dituzte arrisku nagusi gisa.