argia.eus
INPRIMATU
Legez kanpo utzi du Bildu Gorenak

2011ko maiatzaren 02a

ETA-Batasunaren estrategiaren barnean kokatu, eta Bilduren zerrenda guztiak legez kanporatzea erabaki du Espainiako Epaitegi Gorenak, EuropaPressek bart 23:00etan jakinarazi zuenez. Bederatzi epaile agertu dira erabakiaren alde, sei aurka eta bat erdibideko epai baten alde (ikusi bozkaketaren infograma El Paísen). Garak dioenez, aurkakoek boto partikularra sinatuko dute kandidatura guztiek aurrera egin behar zutela defendatuz.

Goizeko 10:00etatik bilduta izan ziren 61. aretoko epaileak. Bilduko ordezkariek maiatzaren 2an dute Konstituzio Epaitegian elegitea jartzeko aukera beranduenez, eta honek, hauteskunde kanpaina ofizialki hasi aurretik eman beharko du epaia, hau da, maiatzaren 5eko gauerdia baino lehen, osteguna. Astearterako mobilizazioak deitu dituzte herri guztietan.