argia.eus
INPRIMATU
Abian da legebiltzarreko bakerako ponentzia ezker abertzaleari buruzko akordiorik gabe
  • Bakerako eta elkarbizitzarako ponentzia martxan jarri da eta ezker abertzalearen ordezkarien presentziaz eztabaida izan zen. EAJ, PSE-EE, PP eta Aralarreko hiru ordezkariren babesarekin osatu dute lantaldea. UPyDk eta EAk ez dute parte hartuko, ez daudelako ados taldearen osaketa edo helburuekin.

2012ko apirilaren 24a
Bakerako eta elkarbizitzarako lantaldea

Izendatu dituzte partehartzaileak: EAJtik Joseba Egibar, PSE-EEtik Jose Antonio Pastor, PPtik Anton damobrenea, Ezker Anitzatik Mikel Arana eta Aralarretik Aintzane Ezenarro. Dena den, azken honen kasuan, Aralarrek ohar bidez errepikatu du Aintzane Ezenarro ez dela alderdiaren izenean ari, bere izenean baizik.

Batzordeak ez du presidenterik izango. Datorren bilera ostiralean edo maiatzaren 2an egingo dute, eta ordurako zehaztuta eraman beharko dute zein kide gonbidatu nahi duen hala egin nahi duenak.

Gai hori izan zen atzo zeresan gehien eman zuena. Ezker abertzaleko kideak gonbidatu gisa eramateari buruz iritzi kontrajarriak izan ziren. PPko Damboreneak adierazi zuen ez duela onartuko ezker abertzaleko kiderik bertan, bere ustez "ETA gaitzesteko gai ez denak, ez duelako inongo ekarpenik egingo bakegintzan". EAJko Egibarrek erantzun zion ez duelako inongo alderdiren betorik onartuko.