argia.eus
INPRIMATU
Epsilon, Musikene eta Culinary Center-en ikuskaritzak eskatu dizkio Legebiltzarrak kontu auzitegiari, besteak beste
  • Eusko Legebiltzarrak 63 kontu-ikuskaritza eskatu dizkio Herri Kontuen Euskal Epaitegiari 2013rako. Alderdi guztiek egin dituzte proposamenak, eta denak aho batez onartu dira. EH Bilduk 26 azterketa eskatu ditu, PSE-EEk 17, UPyDk 13, EAJk 6 eta PPk bakarra.

Martin Vicioso @martinvicioso 2013ko martxoaren 25
Epsilon Euskadik 2003 eta 2012 urteen artean jasotako diru laguntzak aztertuko ditu kontu auzitegiak (Argazkia: 5ruedas.blogspot.com)

EAJk, PSEk eta UPyDk Gipuzkoako Foru Aldundiaren hondakinen kudeaketa ikuskatzeko eskatu dute, GHK eta Garbitania Zero Zabor elkarteen kontrola proposatu baitute. Udaletxe jakin batzuen kontuak ere aztertuak izango dira.

Besteak beste, Bilboko Alondegia, Amvisa, Donostiako tranbia, Ensanche XXI, Bilbao Air, Musikene, Basque Culinary Center eta Epsilon Euskadi ikuskatuko dituzte.

PPk 40.000 biztanletik gorako herrietan langile eta azpiegitura kulturaletarako inbertsio gastuak aztertzeko proposamena egin du, eta UPyDk, berriz, diru laguntzak jaso dituzten alderdi politikoen fundazioak aztertzearena.